Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iruñeko Larrabide estadioan
Hiru arrasatearrek parte hartu dute Atletismoko Federazio Autonomikoen Espainiako txapelketan
Eneko Carrascalek, jauzi hirukoitzean, lehen postua eskuratu du, eta pertika-jauzian, Istar Dapenak eta Malen Ruiz de Azuak seigarren eta bigarren postuak lortu dituzte hurrenez hurren.

 (id: 8410452)Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB artxiboa eta Mundo Deportivo. 2019ko uztailak 29, astelehena.

 

Federazio Autonomikoen Espainiako txapelketa lehiatu zen larunbatean Iruñeko Larrabide estadioan. Parte hartu duten 16 selekzioen artean Euskadiko selekzioak zazpigarren postua eskuratu du.

 

Euskadiko selekzioarekin hiru arrasatear aritu dira. Eneko Carrascalek,  jauzi hirukoitzean, lehen postua lortu du, 15, 46 metroko jauziarekin. Istar Dapena eta Malen Ruiz de Azua berriz, pertika-jauzian lehiatu dira. Dapenak seigarren postua eskuratu  du 4,80 metroko jauziarekin, eta Ruiz de Azuak, 4,35 metroko jauziarekin, bigarren postua.

 

Maialen Axpe orain direla bi aste Italian lesionatu zen, eta ezin izan du txapelketan parte hartu.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE