Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Bideoa eta argazkia: Copreciko langileak]

Putre gazte bat Copreciko tailerreraino sartu da

Eguerdiko 12:30 aldera kooperatibako beheko plantan lurreratu da, larri antza. Kooperatibatik abisua eman dute eta Aretxabaletako Udaltzaingoa bertaratu da.

595.Putrea.Coprecin (id: 8734867)


Bideoa: Copreciko langile bat / Argazkia: Copreciko langile bat / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 26, ostirala

 

Gaur eguerdiko 12:30 aldera putre gazte bat ziztu bizian, goitik behera lurreratu egin da Aretxabaletako Copreciko beheko solairuan, garajeetan, kooperatibatik azaldu digutenez.

 

Ondoren, bidegorri ingurura igo da, eta bertatik kooperatibako plantara sartu da. Tailer barruan ezkutatzen ahalegindu da edukiontzi batzuen atzealdean.

 

Plantatik egoeraren berri eman dute, eta Aretxabaletako Udaltzaingoa bertaratu egin da. Manta bat baliatuta, saia harrapatu ahal izan dute, eta bertan mantendu dute basozaina heldu arte. Egoerak noski langile ugariren jakingura piztu du.

 

Basozainak azaldu duenez, putre gaztea da, ez zeukan zauririk eta baliteke hegaz egiten ikasten izatea.

 

Hegazti hauek haize korronte beroan bila aritzen dira, eta baliteke azken egunetan klimatologian izandako aldaketek putrearen hegaldian eragin izana.

 

Basozainak Botreaitz mendi inguruan aske uzteko asmoa azaldu du. 2017ko irailean antzeko zerbait gertatu zen, orduan beste sai gazte bat Urkuluko errepidean agertu baitzen.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE