Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jabea: ''Lapurrek gauza asko apurtu dizkigute''

Bi gizon atxilotu dituzte jatetxe batean lapurtzen ari zirela

Udaltzaingoak bi gizonezkoak lokalaren barruan atzeman ditu. Bata entregatu da, eta bestea ezkutaturik aurkitu dute. "Herri honetan segurtasun falta dago", adierazi du jatetxeko arduradunak. Alkatea epaitegira joan da.

550.Lapurreta.Saiakera.Erre (id: 540466)


Argazki ia guztiak: Erreka jatetxea / Testua eta ondoko lokaleko argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko apirilak 12, ostirala

 

Jatetxe honek, Zerrajerako etxeetako Erreka jatetxeak aurrez 3 lapurreta saiakera sufrituak zituen, gaur goizaldeko gertaera baino lehen.

 

Ahalegin horietan "atzeko atetik sartzen saiatu izan dira", azaldu digu jatetxeko arduradunak gaur eguerdian. 

 

550.Lapurreta.Saiakera.Sarr (id: 666964)

 

Gaur goizaldean, gauerdiko 00:30ean, Erreka jatetxeko arduradunak lokala itxi du, eta etxera joan da, "hemen ondoan bizi naiz".

 

Handik gutxira, "goizaldeko 1.10ak aldera zalaparta handia entzun dut, eta etxeko balkoira irten naiz, baina bertatik jatetxea ez da ikusten".

 

Lapurrak ziren, eta maza batekin jatetxearen sarrerako leiho bat apurtzen ari ziren. "Hori ikusita, Roneoko etxeetako bizilagun batek Udaltzaingora deitu du (092 edo 943 25 20 10)".

 

550.Lapurreta.Saiakera.Barr (id: 588443) 

 

Aldi berean, Zerrajerako bizilagun batzuek Bergarako Ertzaintzaren komisariara deitu dute.

 

Udaltzainek laster batean bertaratu dira, eta bi gizonezkoak jatetxe barruan atzeman dituzte. Ihes egin ez zezaten, lokala inguratu dute.

 

"Lapurretako bat, bere burua inguratuta ikusita, lokaletik irten da, udaltzainek harrapatu dute. Beraz, batek bere burua entregatu du". "Beste lapurra, ordea, lokal barruan geratu da ezkutaturik".  

 

"1.40 inguruan etxeko tinbrera behin eta berriz deitu didate etxeazpitik udaltzainek, eta kalera jaitsi naiz". Ertzaintza iritsi da eta lokalera sartu dira, besteak beste, bigarren gizonezkoa atxilotzeko.

 

"Antza denez, biltegi bateko aireztatze zulotik kalera ihes egiten saiatu da, baina ezin izan du. Ondorioz, mantel batzuekin bere burua ezkutatzen saiatu da" baina "udaltzainek harrapatu dute".

 

550.Lapurreta.Saiakera.Bilt (id: 624413) 

 

Atxilotuek 22 eta 21 urte dituzte, eta horietako bati, atxiloketaren unean ustez agente batzuk kolpatu dituelako, atentatu delitua ere egotzi diote. 

 

"Ez dute ezer lapurtzerik izan, baina gauza asko apurtu dizkigute: tabako makina, ordenadorea, inprimagailua, kaxa erregistradorea, platerrak,... Jatetxea hankaz gora zegoen. Goizaldeko 6:00 arte egon naiz lokala txukuntzen".

 

Jatetxeko jabea bere haserrea azaldu du, "Udaltzaingoak azaldu didanez, bi lapurrek Erreka ondoko lokal batean lo egin izan dute [beheko fotoan], antza lehen kiroletako lokal batean, okupa bezala".

 

"Lokaleko atea orain dela urtebete inguru zabalik dago, eta bi gizonezko hauek bi hilabete daramatzate bertan bizitzen".

 

595.Erreka.Taberna.Ondoko.Bizilekua (id: 2008418) 

Jatetxeko jabeak ere salatu du "herri honetan segurtasun falta dagoela. Alkateari esan diot lokal horretako atea itxita egon behar zuela, lokala banku batena izan arren. Udala da herriaren segurtasunaren arduradun".

 

Bi atxilotuak Bergarako epailearen aurrera eraman dituzte, eta epaileak agindu du biak karguekin aske uztea. Ondorioz, epaiketa izango dute hemendik bi urtera gutxi gorabehera. 

 

Udalak jakinarazi berri duenez, goizean Maria Ubarretxena alkatea Bergarako epaitegira joan da, Udalak arazo honen aurrean dituen "ardura eta kezka" adierazteko.

 

Udalak berak azaldu duenez, alkatea bi atxilotuen abokatuarengana joan da, "Udalaren ezin egona eta gaizkileek duten inpunitatearen aurrean sortzen zaigun haserre eta inpotentzia azaldu dizkio". 

 

550.Lapurreta.Saiakera.Orde (id: 1708563) 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE