Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko gimnastak podiumera igo dira Espainiako txapelketan
Guadalajaran ospatu den Espainiako aerobik txapelketan emaitza bikainak erdietsi dituzte Arrasate Dragoi taldeko kirolariek, bereziki taldekako probetan non podiuma egitea lortu zuten.
 (id: 8641885)
Ibai Trebiño / argazkiak: Arrasate Dragoi / 2017-05-17
 
2017ko Espainiako aerobik txapelketan bi podium lortuta itzuli dira Arrasate Dragoi Taldeko kirolari gazteak. Guadalajarako 'multiusos' pabeloian lehiatu zen asteburuan txapelketa eta bertan paper nabarmena egin zuten gure gimnastek.

Bakarkakoan, Uxue Azkuek 6. postua lortu zuen N2 mailan eta N3 mailan berriz, Araitz Altubek 6. postua bereganatu zuen. Halere, taldekako txapelketan egin zuten paper nabarmenena Arrasateko gimnastek; Horrela, Uxue Azkue, Noah Berrocal, Izaskun Garcia, Nahia Irazola, Eider Lasantak eta Araitz Altubek (ordezkoa) osatutako boskoteak 3. postua lortu zuen N3 mailan eta bide berdina jarraituz, Izaskun Garcia, Nahia Irazola eta Eider Lasantak ere podiumera igo ziren N3 mailan, hirugarren postua lortuta.

Zentzu horretan eta emaitzei erreparo eginez, gimnastek egindako "izugarrizko lana" nabarmendu dute klubeko ordezkariek. "Oso pozik gaude gimnastek egin duten lanarekin" adierazi dute taldeko entrenatzaile eta ordezkariek. 


Emaitzak:

  • N2 mailan: Uxue Azkuek 6.postua eskuratu zuen.
  • N3 mailan: Araitz Altubek 6. postua eskuratu zuen.
  • N3 mailan taldeka: Uxue Azkue, Noah Berrocal, Izaskun Garcia, Nahia Irazola, Eider Lasantak eta Araitz Altubek (ordezkoa) 3.postua eskuratu zuten.
  • N3 mailan hirukoteka: Izaskun Garcia, Nahia Irazola eta Eider Lasantak 3.postua

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE