Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ibai Fernandez finalean 7. izan da

Eneko Carrascalek bi domina lortu ditu 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan

Atleta arrasatearrak urrea lortu du luzera jauzian eta brontzea jauzi hirukoitzean. Ibai Fenandezek meritu handiko 7. postua lortu du. Arrasateko beste atleta batzuek ere dominak lortu dituzte Euskadiko Absolutuan.

595.23.URTEZ.AZPI.ESP.0TXAP19.ENEKO.URRE.ATLETIKO-TALDEA (id: 8401452)


Argazkiak: Arrasate Atletiko Taldetik / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko otsailak 11, astelehena


Aurreko asteburuan Espainiako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu da Salamancan, eta Eneko Carrascalek bitan igo da podiumera:


Luzera jauzian 7'19 metroko saltoa egin zuen, urrea bereganatuz, eta jauzi hirukoitzean 15'62 metrokoa, brontzea jantziz.

 

595.23.URTEZ.AZPI.ESP.TXAP19.ATLETIKO-TALDEA (id: 8430906)


Azpimarratzekoa da ere Ibai Fernandezek 60 metroko lasterketan lorturikoa: Kanporaketak gainditu zituen eta finalean 6:90ean gelditu zuen kronometroa, 7. postua lortuz. "Marka bikaina", Arrasate Atletiko Taldeak baloratu duenez.


Aurreko asteburuan ere Euskadiko Atletismo Txapelketa Absolutua jokatu da, Donostiako Anoetako instalazioetan.


Pertika-jauzian Malen Ruiz de Azuak urrezko domina lortu zuen (4'25 metro) eta Istar Dapena Vegak zilarrezkoa (4'80 metro).


Jauzi hirukoitzean Alex Agirianok urrea eskuratu zuen (14'49 metro) eta Alain Egiak brontzea (13'63 metro).


Luzera jauzian Mikel Agirrek laugarren postua lortu zuen (6'61 metro) eta Aitor Urangak zortzigarren (7:33).


Hemendik aurrera, Espainiako Txapelketa Absolutua jokatuko da Malagako Antequera herrian. Pertikarekin Maialen, Malen eta Istar lehiatuko dira, jauzi hirukoitzean Iñigo eta Eneko, eta 60 metroko proban Ibai.


Aurtengoa da estatu mailako txapelketa honetan arrasatear gehien parte hartuko duten edizioa.


Bestalde, 18 eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako txapelketa jokatuko da, eta bertan Arrasate Kanpazarko hainbat atletak parte hartuko dute.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE