Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Akusatua Aita Menniko Psikiatria Legalean ingresatuta dago

14 urteko kartzela zigorra eskatu da, aita pakistandar bat tiroz zauritzeagatik

Akusatuak 42 urte ditu, buruko gaixotasun bat du, eta Aita Mennin ingresatuta dago. Epaiketa ekainaren 24an izango da. Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu du, espetxe zigorraz gain, auzipetuak biktimari 14.625 euroko kalte-ordaina ematea.

595.Atentatu.Bañez.Doktorea.Kalean (id: 226153)


Testua: mondraberri.eus / Argazkiak: artxiboko argazkiak / 2019ko ekainak 11, asteartea

 

Gipuzkoako Fiskaltzak 14 urteko kartzela zigorra eskatu du, orain direla bi urte pakistandar jatorriko pertsona bat tiroz zauritu zuen ustezko erasotzailearentzat.

 

Fiskaltzak "giza hilketa delitua saiakera mailan" egozten dio, eta hortaz gain, eskatu du erasotzaileak biktimari 14.625 euroko kalte-ordaina eman diezaiola.

 

Auzipetuak 42 urte ditu, Arrasatekoa da eta Arrasateko Aita Menniren Psikiatria Legaleko Unitatean ingresaturik dago, buruko gaitz bat duelako.

 

Zentzu horretan, Fiskaltzak argudiatu du gaixotasun horrek "ez diola ulertzeko gaitasuna galarazten", eta ondorioztatu du delitua egin zuenean gaitasun nahikoak zituela.

 

Epaiketa ekainaren 24an izango da, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalean.

 

2017ko apirilaren 12an, eguerdiko 13:30 aldera, pakistandar jatorriko aita bat bere 3 seme txikiekin zegoen, San Andresko Kurtze Txiki jolas parkean.

 

Halako batean, Peugeot 206 zuri bat agertu zen, eta kotxea jolas parkearen ondoan geratu zen. Fiskaltzak azaldu duenez, kotxe barruan auzipetua zegoen eta itxaron egin zuen aitak bizkarra eman arte.

 

Orduan kopilotoaren eserlekutik gutxienez bi tiro jauritu zizkion, Buni markako pistola detonatzailea batekin, 9 milimetrodun kalibrekoa. Suzko arma aurrez manipulatua zegoen, eta bertan kartxutxo eraldatuak sartuta zeuden. Horrela, objektu metaliko batzuk jaurtigai bezala erabili ziren atentatuan. 

 

Horietako batek biktimari bizkarreko ezkerreldean sartu zitzaion, hamargarren saihes-hezurraren inguruan, eta sabel-sabaia, pleura, perikardioa, miokardioa eta barea kaltetu zizkion.

 

Tiroak biktima "hilko zukeen laguntza medikua eta kirurgikoa jaso izan ez balitu", Fiskaltzak ondorioen dokumentuan azpimarratu duenez.

 

595.Atentatu.Bañez.Doktorea.KaleanHERRITARBAT (id: 487283) 

Atentatuaren egunean biktimari ebakuntza egin zioten, baina gizon honek oraindik metalezko zatiak ditu gorputzaren baitan. Horietatik handiena 9 milimetro luze da, eta ezkerreko hemitoraxean dauka.

 

Gainera, punta formadun bi objektu gehiago ditu, eta horiek biktimari galarazten diote atentatua baino lehen egiten zuen lanarekin jarraitzea.

 

Eraso egin ostean, erasotzaileak ihes egin zuen. Ertzaintzaren Gipuzkoako Ikerkuntza Kriminaleko Zerbitzuak hasieran ez zuen atentatua argitzerik izan.

 

Biktimak, pakistandar jatorriko gizonak, ez zuen jarduera susmagarririk, ez zuen atentatua kontu-garbitze batekin erlaziona zezakeen jarduerarik.

 

Gainera, jolas parkean 9 milimetroko bala zorro bat aurkitu zuten, eta Ertzaintzak zehaztu ahal izan zuen atentatua manipulaturiko pistola batekin egina zela. Hori ezohikoa zenez, ikerketa zaildu egin zuen.

 

Poliziaren arabera, informazioa lortzeko zailtasunak izan zituen, Gipuzkoako pakistandar komunitatea "nahiko itxia" eta "Poliziarekiko mesfidatia" zelako.

 

Ikerketak ekainaren hasieran "zantzu" batzuk aurkitu zituen, eta horiek ikerketa auzipetuarengana bideratu zuten.

 

Ondoren susmagarriari jarraipenak egin zizkioten, eta ikerketek ahalbidetu zuten "gizabanako hau armen manipulazioarekin eta erabilerarekin erlazionatzea". Alde horretatik, susmagarriak "beste bi pertsonekin hartu-emanak zituen, arma simulatuen salerosketarekin zerikusia zuten bi pertsonekin".

 

Ertzaintza konturatu zen susmagarria, bere buruko gaitzaren ondorioz, zentro batera joaten zela. Gainera, egun haietan susmagarria hasi zen atentatua baino egun batzuk lehenago izan zuen jokabide berdina izaten.

 

Horrek "antzeko eraso bat" egin zezakeela pentsarazi zuen, eta Ertzaintzak bere atxiloketa "aurreratzea" erabaki zuen.

 

Ertzaintzak ondorioztatu du erasotzaileak bere biktima "aleatorioki" aukeratu zuela, bien artean harremanik ez zegoelako. 

 

 

Erlazionatutako albisteak:

 

Gizon bat tirokatu dute, kotxe bat erabiliz, Bañez doktorea kalean 

2017ko apirilaren 12an argitaratutako albistea 

 

Zauritutako gizonaren familia 21.00etan: "Larri jarraitzen du"

2017ko apirilaren 12an argitaratutako albistea 

 

32 urteko arrasatear bat kartzelatu dute ustez pertsona bat tiroz zauritzeagatik

2017ko uztailaren 17an argitaratutako albistea 

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE