Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Obrek 2.752.652'66 euroko kostua izango dute

Erguingo 4 igogailuak "urte amaieran" egiten hasiko dira

Obrak egin ditzaketen enpresek euren proposamenak aurkeztu ahalko dizkiote Udalari. Udalak auzotarrekin bilerak egingo ditu, eta obrak aurtengo "urtearen bukaeran" hastea aurreikusten du. Dena ondo bidean, igogailuak prest egongo lirateke "2021. urtearen hasieran".
590.Erguin.Igogailuak.Udal.ordezkariak (id: 6376805)
Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / Irudia: Asmatu-Udala / 2019ko ekainak 19, asteazkena

 

Alkateak gaur goizean azpimarratu du "gure programako hitza beteaz, lehenengo erabakia hartu dela". 

 

Izan ere, "guretzat mugikortasun bertikala oso garrantzitsua da", eta obrak egiteko lehiaketa ireki egin da, Gipuzkoako Boletin Ofizialak azaldu bezala. 

 

Udalak iragarri zuen lehenengo 2 igogailu egingo zituela, eta ondoren beste biak. Hala ere, gaur azaldu du "4rak aldi berean atera direla lehiaketara".

 

Izan ere, "Udala 0 zor egoeran dago, eta 4rak aldi berean eginda sinergiak aprobetxatu ahalko dira". Gainera, 4rak aldi berean "ez egiteko arrazoirik ez dago". 

 

Obrak egingo dituen enpresari, lanen truke, Udalak 2.752.652'66 € (BEZ barne) ordainduko dizkio.

 

Enpresek euren proposamenak aurkezteko epea uztailaren 9an amaituko da (uztailaren 9a barne). Obrak egingo dituen enpresak "urtebeteko epea izango du" 4 igogailuak egiteko.

 

595.Erguin.Igogailuak (id: 112308)

 

Udalak aurreproiektuaren berri eman zuen otsailean, eta azken hilabeteetan proiektua garatu da, zehaztapen gehiagorekin. "Igogailuen kokapena eta itxura orokorra berberak izango dira, baina proiektua aldaketa batzuk eta zehaztasun gehiago ekarri ditu".

 

Udalak auzotarren aldetik "ez du erantzunik jaso, baina bai komentatu izan digute ea noiz hasiko garen igogailuen obrak egiten".

 

Udalak auzotarrekin bilerak egingo ditu, eta obrak "urte bukaeran" hastea aurreikusten du. Obrek gehienez urtebeteko iraupena izango dute, eta ondorioz litekeena da igogailuak prest izatea "2021aren hasieran".

 

 

Erlazionatutako albistea:
Aurten hasiko dira egiten Erguinen proiektaturiko 4 igogailuetatik lehena
2019ko otsailaren 26an argitaratutako albistea

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE