Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Grebalariak kalera irten dira
Goizeko 9:30ak geroztik eta Seber Altubetik abiatuta, pikete informatiboek kalejira egin dute. 11:00etan Gasteizera joango dira, bertan 12:00etarako manifestazioa deituta baitago. Arratsaldean ere mobilizazioak egongo dira Arrasaten.
Isei Barbero / 2012ko irailak 26, asteazkena

 

Jakinekoa denez, gehiengo sindikalak deituta gaur -asteazkena- greba orokorra dugu, eta honen baitan grebalariak goizeko lehenengo ordutik kalera irten dira.  9:30etan 50 bat pertsona bildu dira Seber Altuben, eta hainbat pankarta eta panfleto eskuetan zituztela, kalejira egin dute.  Zorionez, ez da istilurik izan.

 

Parte hartzaileetako batek adierazitakoaren arabera, euren asmoa pikete informatiboak burutzea omen zen, greba egin ez dutenak greba inguruan informatzea, alegia.  Hala eta guztiz ere, goizean behintzat, herriko komertzio eta tabernen artean grebaren jarraipena zabala izaten ari dela ikus zitezkeen.  Zentzu honetan, eta Alde Zaharrari dagokionez, zabalik ikusi dugun lantoki bakarra Iturriotz kaleko Euskadiko Kutxa izan da.

 

Kalejira honetako parte hartzaileak herriko kaleetatik ibiliko dira 11:00ak arte, eta orduan Gasteizera abiatuko dira.  Izan ere, Arabako hiriburuan manifestazioa deituta dago goizeko 12:00etarako.  Arratsaldean grebalariak berriro ere irtengo dira kalera, eta kasu honetan hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Herriko plazan.

 

Jarraipenaren gaineko informazioa hemen.

 

 


ARGAZKI GALERIA


10 (id: 8647149)

 

9 (id: 8638376)

 

8 (id: 8630605)

 

7 (id: 8622419)

 

6 (id: 8613740)

 

5 (id: 8604900)

 

4 (id: 8597277)

 

3 (id: 8589309)

 

2 (id: 8579908)

 

1 (id: 8571815)

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE