Testua: Hasier Larrea / Argazkiak: Ane Irazabal, EITB / 2018ko abenduak 4, asteartea
Afrika iparraldea, Ekialde Hurbila eta Europa hegoaldea ondotxo ezagutzen ditu Ane Irazabal Elkorobarrutia kazetari arrasatearrak.
Azken urteetan herrialde hauetan egon diren gerra eta mugimendu migratzaileak bertatik bertara bizi eta kontatu ditu berriemaileak, eta bere lana ez da oharkabean pasa. 2017an Euskal Kazetari Saria eta Argia Saria jaso zituen ogibidean egindako ekarpenagatik.
Makina bat arazotan ere murgildu behar izan du hala ere. 2016an Grezia eta Mazedonia arteko mugan atxilotu zuten errefuxiatuen krisi humanitarioa jarraitzen ari zela. Gauerdirako poliziak aske utzi bazuen ere, argi gelditu zen gatazka guneetako informazioa bildu eta zabaltzeak arrisku handia hartzea dakarrela bere gain.
Gaur gaueko 'Gure Kasa' saioan patxadaz kontatuko ditu mundu zabalean bizitakoak. Arrasatearra hobeto ezagutzeko aukera aparta egongo da beraz, 21:30eatik aurrera.
Mondraberri-k elkarrizketa egin zion duela urtebete, irakurri nahi izanez gero, klikatu hemen.