Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek lanean dihardute 1 Formulako autoen segurtasuna utilitarioetara eramateko, horien teknologia erabiliz
  • Talken aurrean kalteari tolerantzia handiagoa dioten auto utilitarioetarako konposatuak –compositeak-, 1 Formulan erabiltzen direnen antzekoak, garatzen dihardu taldeak
  • Ikerketa, orain bi urte hasi zena, 2011n amaituko da benetako auto batekin egingo den simulazioaz
  • Mondragon Unibertsitateak, Epsilon Euskadirekin batera, Automobil Lehiaketan Espezializazio Teknikoa Masterra (METCA) ematen du. Europan ez dago beste horrelakorik

metca (id: 9147703) 

 

 

Arrasate, 2009ko irailaren 3a. 300 km/h-ko abiadura hartzen duten 1 Formulako autoek izaten dituzten istripuak oso gutxitan dira hilgarriak pilotuentzat. Zergatik? Batik bat horien fabrikazioan erabiltzen dituzten materialengatik. Automobilgintzarako material konposatuak –compositeak- garatzen dihardu Mondragon Unibertsitateko Plastikoen eta Konposatuen Teknologiaren arloko ikertzaile-talde batek, talken aurrean auto utilitarioak seguruagoak izan daitezen. Horretarako 1 Formulan erabiltzen den teknologia bera erabiliko da.

 

Ikertzaile-taldeak irakasle gisa ere hartuko dute parte “Automobil Lehiaketan Espezializazio Teknikoa (METCA)” Masterrean –Europan ez dago ezaugarri horiek dituen besterik–. Mondragon Unibertsitateak, Epsilon Euskadirekin batera, jarri zuen abian Masterra.

 

Goi-lehiaketako autoak abiadura handiak hartzeko diseinatzen dira. Hori dela eta, ingeniariek bi “obsesio” izan ohi dituzte: autoaren pisua eta pilotuen segurtasuna. Horrela, istripurik izanez gero, autoak talkaren aurrean duen erresistentziari eta energia xahutzeko gaitasunari esker bizirik irauten du pilotuak. Hortaz, txasisak oso erresistentea izan behar du pilotuaren “segurtasun zelula” gisa jarduteko. Egitura arintzeko orduan, karbono-zuntzekin indarturiko material-konposatuak dira eraginkorrenak, metalak, batik bat, altzairua, erabilita baino % 30 eta % 50 arinagoa baita. Horrela, Mondragon Unibertsitatearen ikertzaile-taldeak ikerturiko konposatuak 1 Formulako autoen bolumenaren % 85aren arduradunak dira, aldiz pisuaren % 30arenak besterik ez.

 

2011, benetako autoarekin simulazioa

 

Talde horren ikerketak, orain bi urte hasi zenak, lortu nahi duen helburutako bat hau da: automobilgintza-sektorerako talka-egituren kalkulua eta modelizazioa egitea. Talken aurrean kalteari tolerantzia handiagoa dioten auto utilitarioetarako konposatuak –plastikoak edo karbono-zuntzak, batik bat– garatzen dihardute lanean, gaur egun 1 Formulako autoek erabiltzen dituzten konposatuen antzekoak. Horiek automobilgintzarako ekonomikoki errentagarriak izatea ere nahi da.

 

Jada bere ekuatorera heldu den ikerketari bi urte barru emango zaio amaiera, “kaleko” benetako auto batekin talka-proba egiterakoan. Proba horrekin ordura arte eginiko lanaren emaitza jasoko da.  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE