Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ordaindu komisioa Eusko Legebiltzarrera joango da martitzenean eta autobusa antolatu dute
Martitzenean joango dira Gasteizera eta kaltetuen egoera azalduko dute bertan. Talde parlamentarioaren babesa lortzen saiatuko dira. Autobusa Garibaitik irtengo da, eguerdiko 14:30etan, eta joateko interesa daukatenek aurrez izena ematea eskatzen dute.

595 (id: 8370594)

 

K.C.- 2013/11/21

 

Fagor Etxetresnaken gainbeherak hainbat kaltetu eragin ditu gure inguruan eta tartean dira Kapital Sozialerako Maileguengatik eta Borondatezko Diru-ekarpenengatik kaltetuak daude. Ordaindu komisioak biltzen ditu hauek eta urriaren 28an, hedabideen aurrean agerraldi publikoa egin zutenetik, hainbat mobilizazio eta bilera eraman dituzte aurrera. Oraingo honetan, komisioko ordezkari batek adierazi digunez, datorren martitzenean, hilaren 26an, Eusko Legebiltzarrera joango dira, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordearekin batzartzera.

Ordaindu komisioak autobusa antolatu du Gasteizera joateko eta kaltetu guztiei dei egiten diete bat egitera. Parlamentura joateko interesa daukatenek 943 03 95 09 telefono zenbakira deitu beharko dute astelehena baino lehenago lekua hartzeko. Autobusa martitzenean irtengo da Garibaiko geltokitik, eguerdiko 14:30etan. Ordaindu komisioko ordezkari batek adierazi digunez, bertan Kapital Sozialerako Maileguengatik eta Borondatezko Diru-ekarpenengatik kaltetuen egoera azalduko dute eta talde parlamentarioaren babesa bilatuko dute.

Honez gain, Ordaindu komisioko kaltetuek kalean jarraituko dute, beren egoera salatzen. Hala, aurreko bilera batean jakinarazi zuten moduan, eguenero Biteri plazan elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 18:00etan. Hala, gaur bertan izango dira Ordaindu komisioko kideak.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE