Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jon Maia buru, musikarekin, kritiko, poesiaz,...

Gizarteko pertsona baztertuak omendu dituzte Hezurbeltzek

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 28, domeka

 

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, gaur arratsaldean Hezurbeltzek musika, poesia, kantu,... emanaldia egin dute Aldai parkean.

 

Herritar ugari bertaratu dira Jon Maia bertsolari eta abeslaria buru duen proiektuaren ekitaldira. Valladolideko 'Pitti'k gitarrarekin eta Gorka Hermosak akordeoiarekin batu zaizkio.

 

'Hezurbeltz' hitz peioratibo bat da, eta lehen erabili ohi zen euskalduna ez zena, etorkina seinalatzeko. Hain justu, musika talde honek gorazarre egin die gizarteak bazterturiko pertsonei, tartean:

  • Mediterranear Itsasoan hildako etorkinei ('Arrosa beltza' kantuarekin)
  • Jon Maiaren "abuela"ri (amama hil zitzaionean idatzitako poesiarekin)
  • Oro har emigratu behar izan zuten "abuelo" eta "abuela" guztiei
  • Faxistek fusilatutako Federico García Lorca poetari
  • Faxistek fusilatutako Estepan Urkiaga Basaraz 'Lauaxeta' poetari ('Sarri'k idatzitako poeman oinarrituta)
  • Gernikako bonbardaketaren biktimei
  • ...

Baina kritika eta une tristeez gain, umore onari ere tokia egin dio Jon Maiak. Ikus-entzuleek txalo beroak eskaini dituzte emanaldian zehar. Hala eman zaio amaiera Udazabaleko egitarauari aurtengo urteari dagokionean.

 

hezurbeltzak.com


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE