Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskal Herria Kopako finalerako txartela jokoan

"Reala-Alaves goi mailako partidua izango da, asteartean Mojategin"

Euskal Herria Kirolak eta Mondrak antolatu dute norgehiagoka. Bi talde hauen arteko lehenbiziko partidua izango da, eta "berdintasuna sustatzeko aukera ona".

595.Real-Alaves.EHKopa19.Aurkezpena (id: 1167494)


Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 21, asteartea

 

Euskal Herria Kirolaren zuzendariak, Kike Zurutuzak azaldu du nazio mailako txapelketa honek bederatzigarren edizioa duela.

 

Halaber, elkarte honek euskal selekzioen ofizialtasuna ere sustatzen du, eta bertako lehiaketak goi mailakoak izaten direla.

 

Realaren eta Alavesen arteko norgehiagoka datorren asteartean (maiatzaren 28an) jokatuko da Mojategin, arratsaldeko 19:30ean.

 

Euskal Herria Kopako finalerdietako bat izango da, eta bestea Galdakaon jokatuko da, Athletic eta Eibarren artean. Finala Azpeitian jokatuko da.

 

Euskal Herria Kirolarekin batera, Mondra ere antolatzaile lanetan dabil, eta klub zuri-moreko zuzendariak, Xabi Etxeberriak iragarri du Mojategiko takila partidua hasi baino ordubete lehenago irekiko dela:

  • Mondrako bazkide guztiek sarrera doan izango dute
  • 14 urtetik beherako neskatila-mutikoek ere sarrera doan izango dute
  • Besteentzat sarrera 7 eurokoa izango da

Azpimarratzekoa da "herriko hainbat elkarteri esker" partiduan zale guztien artean hainbat sari zozkatuko direla:

  • Arteagan afari bat, bi pertsonentzako
  • Errastikoan afari bat, bi pertsonendako
  • Itsaslurren afaria bat, bi pertsonendako
  • Hilarionen afari bat, bi pertsonendako
  • Realaren eta Alavesen elastiko bana

Kike Zurutuzak azpimarratu du "goi mailako partidua jokatuko dela Arrasaten asteartean". Talde txuri-urdinak espainiar erreginaren Kopa irabazi berri du, eta babazorroak 1. mailara igotzear izan dira.

 

"Arrasatearrak gonbidatzen ditugu partidu ikusgarri batekin gozatzera - adierazi du Kike Zurutuzak - eta aldi berean emakumezkoen kirola eta berdintasuna sustatzera".

 

Ekitaldian ere Maria Ubarretxena funtziotako alkateak eta Ander Garay funtziotako Kiroletako zinegotziak parte hartu dute, esker ona adieraziz.

 

Garbiñe Etxeberria Realeko nesken taldeko kirol-zuzendariak azaldu du "kuriosoa den arren, bi talde hauen arteko lehenbiziko partidua izango dela". Baieztatu du "momentu gozoan etorriko garela, eta erreginaren Kopa irabazi ondorengo lehen partidua izango dela".

 

Neike Barga, Alaveseko atezaina azaldu du babazorroak "ilusio handiz etorriko garela. Jakin badakigu bi taldeen arteko aldea handia dela, erronka handia izango da eurei irabaztea edo eurekin berdintzea, baina gure onena emango dugu". 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE