AED elkarteak Arrasateko hika ikasteko tailerra antolatu du. Tailerrak 20 ordu izango ditu guztira, bi orduko hamar saiotan banatuta. Eskolak astearteetan izango dira, arratsaldeko 18:00 eta 20:00ak bitartean, Udal euskaltegian. Lehenengo saioa urriaren 16an izango da, azkena, berriz, abenduaren 18an.
Izena emateko epea zabalik dago jada, eta urriaren 12an itxiko da. Horretarako, AED elkarteko bulegora jo beharra dago, 943 77 12 28 telefono zenbakira deitu, edota mezu bat bidali aed@aedelkartea.com helbide elektronikora. Matrikularen prezioa 60 erokoa da, AEDko bazkideentzat, berriz, 55ekoa.
AED-ko lagunek azaldu digute ikastaroak ondoko helburuak dituela: segurtasuna ematea hikan trebea ez diren hiztunei, hika ez dakitenei hurbileko hizkera hau hurbiltzea,... Tailerra gazteei zuzenduta dago, baina edonork eman dezake izena. Udal Euskaltegiko Karmele Zuazubizkar arrasatearrak emango du ikastaroa.