Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

BERGARAKO 3. JABETZA-ERREGISTROA

Jesus Markaideren artikulua.

Testua: Jesus Markaide / Itzulpena: mondraberri.eus / 2018ko urriak 25, osteguna


Bergaran Jabetza-erregistro bi daude, bi Erregistratzailerekin, 1 eta 3 zenbakidunak. Bat zenbakiduna Bergarako, Oñatiko, Zumarragako,... jabetzez arduratzen da. Hiru zenbakiduna Debagoiena ia osoaz arduratzen da, Aramaio izan ezik. Eta zer gertatzen da biarekin? Orain ez da existitzen, baina lehen Eibar eta ia Debabarrena osoaz arduratzen zen. Eta noski, Debabarreneko zinegotziak ohartu ziren, erregistro hau Eibarrera eramanez gero, Debabarreneko 50.000 biztanleek ez zuketela Bergarara joan beharrik, ezta 15 kilometro egin kontsulta bat egiteko. Gainera, Administrazioa herritarrari hurbilduko zioketen. Eibarko zinegotziek ere kontuan izan zituzten, Jabetza-erregistroa herrira eramanda, Eibarko oinezko kopurua handituko zela, baita balizko erosle kopurua ere. Arrasaten ez da horrelakorik gertatzen, ez da beharrezkoa hona zerbitzu publikoak doan ekartzea, hemengo komertzioen etengabeko itxieraren jarioa naturaltasunez ikusten diogun bitartean, alderdi batek ere ez du beharrezko ikusten balizko erosleen kopurua handitzea. Beno ba, zoriondu gaitezen 50 urteren ostean Iberdrolaren bulegoa eta Hizkuntza-Eskola Ofiziala lortu izanaz. Animo eta heldu Jabetza-erregistroa lortzeko erronkari.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE