Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Eguenean estreinatuko du Eibarrek Atxabalpe futbol zelaia
Gaizka Garitano entrenatzaileak etzi, goizeko 10:30etan, deitu ditu jokalariak entrenatzeko. Dena den, ateak itxitako entrenamendua izango da aurreneko hau. Eibar futbol taldeak urtebetez erabiliko du Garagartzako zelaia, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.

595 (id: 8842734)

 

Koldo Carrillo- 2014/12/02

 

Etzi, eguena, Lehen Mailara igo berri den Eibar futbol taldeak Atxabalpen izango du aurreneko entrenamendua. Duela hilabete batzuk iragarritako informazioa da hauxe eta pasa den uztailaren 23an, Inazio Azkarragaurizar alkateak eta German Albistegi Eibarko klubeko zuzendaritzako kideak hitzarmena sinatu zuten Eibar taldeko jokalariek Garagartzako futbol zelaian entrenatzea ahalbidetzeko. Akordioak urtebeteko epea izango du eta bi aldeen hala nahi izanez gero, beste urtebetez luzatu ahal izango da.

Gaizka Garitanoren mutilek denboraldiaurreko lehenengo entrenamendua egin zuten Bergarako Agorrosin futbol zelaian, baina armaginek zelai honen erabilera osoa ez izatean, Arrasatera etorriko dira denboraldi honetan zehar. Eibarko klubetik azaldu digutenez, aurrerantzean, talde armagina Ipuruan entrenatzen ez denean, Garagartzako Atxabalpen egingo du. Hori, Garitanoren erabakiaren arabera izango da, baina gaineratu digutenez, astean pare bat entrenamendu Atxabalpen egitea aurreikusten du klubak.

Belarrezko zelaia eta ondoko eraikina erabiltzeagatik, Eibar kirol elkarteak 600 euro ordainduko dizkio hilero Udalari. Eibarrek konpromisoa hartuko du instalazioak entrenamenduetarako soilik erabiltzeko eta konponketa lanak  Eibarrek ordaindu beharko ditu.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE