Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kotxe batek ere kalteak izan ditu

4 edukiontziren suteak bizilagun batzuk etxetik aterarazi ditu

Gaur goizaldeko 2:00 aldera izan da sutea Arrasate pasealekuan, eta kotxe batek ere kalteak izan ditu. Sutea itzaltzen aritu dira udaltzainak, hondakinen bilketako bi lagun eta suhiltzaileak.

595.Sutea.Edukiontziak.Arrasate.Pasealekuan.HERRITARBAT (id: 8686558)


Argazkiak: Nacho Martínez / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 19, asteazkena

 

Gaur goizaldeko 2:00 inguruan norbaitek antza sua nahita piztu du Arrasate pasealekuan. Ondorioz, lau edukiontzi erre ditu organikoaren, papera eta kartoiaren, eta edukiontzi arinen edukiontzienak.

 

Gainera, ondoan aparkatatu zegoen Citroën Xhara batek ere kalteak izan ditu, sutearen lekuko izan den pertsona batek azaldu digunez.

 

Organikoaren beste edukiontzi batek ere kalte batzuk izan ditu. Suteak ondoko lokal bateko erakusleihoa puskatu du.

 

Udaltzaingoaren bi patruila bertaratu dira, eta badaezpada eraikineko lehen bi solairuetako bizilagunak euren etxeetatik irten behar izan dute. Suteak gainera edukiontzien gainean dagoen etxebizitzako balkoia belztu egin du.

 

Udaltzainak ahalegindu dira sua itzaltzen, suhiltzaileak etorri arte. Lan horretan ere lagundu dute hondakinen bilketako arduradunak eta langile batek. Badirudi ez dela zauriturik izan.

 

450.Sutea.Edukiontziak.Arrasate.Pasealekuan.HERRITARBAT (id: 8713241)

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE