Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gaur, larunbata, 19:30ean izango da bigarren emanaldia

Sinfonia kooperatiboa arrakasta handiarekin estreinatu da Amaia antzokian

 (id: 8235904)Testua, argazkiak eta bideoak: Marijo Simon. 2019ko otsailak 23, larunbata.

 

Jon Sarasuak  eta Fernando Velazquezek sortutako sinfonia kooperatiboa aho zabalik utzi ditu Amaia antzokiraino hurbildu diren ikusleek. 'Humanity at music' birako lehenengo hitzordua izan da, eta uztailera bitartean Euskal Herriko beste zenbait herri eta hiri bisitatuko ditu, horien artean Aretxabaleta, Oñati, Tafalla, Iruñea, Markina... eta noski Gasteiz.

 

Arrasate Musikaleko Orkestrak, Arizmendi Ikastolako eta Goikobaluko abesbatzek Pilar Kaltzadaren gidaritzapean, Olatz Pagaldairen eta Jon Sarasuaren laguntzarekin ikus-entzunezko obra berritzailea eta oso bisuala taularatu dute. Bukatzerakoan, publikoak  gogotik txalotu dituzte parte hartu duten elkarteek.

 

Berritzailea, musikala, literarioa eta oso bisuala izatez gain, 'Humanity at music' proiektua solidarioa ere bada. Saltzen den liburu bakoitzeko, euro bat emango zaio Mundukide Fundazioari. Parekidetasunaren alde jardutera konprometituko elkartea da Mundukide, eta hegoaldeko hainbat herrialdetan lanean ari dira kooperatibagintzan oinarritutako lankidetza sustatzen.

 

'Humanity at music'  sinfonia zazpi zatitan banatuta dago, eta kooperatibaren historiatik, eta halaber, gure bailararen historiatik errepaso bat egiten du. Kooperatibaren sortzaileei omenaldi bat eginez, baina etorkizuna begitartean edukita. Kooperatibaren sustapenean emakumeek izan duten papera ere gogoratu da.

 

Bigarren emanaldia gaur arratsaldeko 19:30tik aurrera izango da Amaia antzokian, eta jadanik sarrerak agortu dira.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE