Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko Udalaren laguntzarekin
Harreman dendak txokolate dastaketa egingo du larunbatean
Gerturatzen diren guztiek Bidezko Merkataritzako zigilua daukaten txokolateak probatzeko aukera izango dute.

 (id: 8196785)Testua eta argazkia: Harreman. 2019ko urriak 17, osteguna.

 

Datorren urriaren 19an, larunbat goizean, txokolate dastaketa gozoa eskainiko dugu gure dendaren sarreran. Gerturatzen diren guztiek Bidezko Merkataritzako zigilua daukaten txokolateak probatzeko aukera izango dute, eta horrez gain, txokolatearen alde ez hain “gozoa” ezagutzeko aukera ere bai.

 

Izan ere, kakaoaren produkzioak inpaktu ekonomiko, sozial eta ekologiko handia dauka mundu mailan. Eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu horren inguruko informazioa zabaltzea.

 

Horrez gain, Bidezko Merkataritza zer den eta zertarako balio duen ere azalduko dugu. Bidezko Merkataritza pobrezia eta esplotazio egoerekin bukatzeko tresna baliotsua dela zabaldu nahi dugu.

 

 

Txokolate dastaketa eta Bidezko Merkataritzaren aldeko ekitaldia

Urriaren 19an, larunbata, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Arrasateko Hiper Eroskiko sarreran.

Harreman Dendak eta Arrasateko Udalak antolatuta.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE