Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Orain arte, 290.924,84 € bideratu dira mota honetako laguntzetara
50.000 euro gehiago bideratuko dira Udaleko Gizarte Zerbitzuetara
Arrasateko Gizarte Zerbitzuetan jaso diren eskaera kopuruaren igoera dela eta hartu du Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau.

Testua: Arrasateko Udala. 2019ko uztailak 30, asteartea. 

 

Arrasateko Udalak 50.000 euroko ekarpen gehigarri egitea erabaki du Gizarte Larrialdietarako laguntzetarako. Arrasateko Gizarte Zerbitzuetan jaso diren eskaera kopuruaren igoera dela eta hartu du Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau. Orain arte, 290.924,84 € bideratu dira mota honetako laguntzetara eta beharrezkotzat ikusi da kontusail hau 50.000 eurotan gehitzea eskariari aurre egiteko.

 

Ekimen honen helburua, herritarren beharrei erantzuna ematea da, bizi kalitatea hobetzea, zailtasunak dituztenei egunerokoak diren gastuetan laguntzea. Larrialdietarako laguntzak energia, ura, estolderia eta zaborretako gastuak eta ondasun higiezinen gaineko zergak, besteak beste, ordaintzeko bideratutakoak dira.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE