Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AEDko gazteek eta Txatxilipurdik antolatuta
Badatoz bueltan 'Ausortu' laborategiak
Adi, gazte, 15-25 urte badituzu, urte berriari 'Ausortzen' ekitea proposatzen dizugu Txatxilipurdi elkarteak eta AEDkoTtak! Gazte taldeak. Bi laborategi berri aukeran, puntako sortzaileek gidatuta, barruan daramazun sortzailea azaleratzeko.

Testua eta kartela: Txatxilipurdi eta AED. 2019ko urtarrilak 3, osteguna.

 

Lehenengoko saioan (urtarrilak 19), ikus-entzunezkoen esparruan murgilduko gara, Itziar Bastarrika eta Ekaitz Filarmendi artistekin. “Argazkilaritza estenopeikoa” ezagutuko dugu, hau da, egunero erabiltzen ditugun kamera digitalen funtzionamendurako giltza. Zure kamera propioa sortuko dugu eta, horrekin, modu analogikoan argazkiak egiten ikasi. Emaitza errebelatzen eta digitalizatzen ere trebatuko gara, laborategian egindakoa gordetzeko aukera izan dezagun.

 

Bigarren laborategian (otsailak 2) Kepa Errasti aktoreak arte eszenikoetara hurbilduko gaitu. Aktoreak sortzaile ere badiren neurrian, istorioak eta egoerak kontatzen gozatuko dugu, joko, inprobisazio eta ariketa ezberdinetatik abiatuta.

 

Bi saioak egun osokoak izango dira, 11:00etatik 19:00etara, parte hartzeek elkarrekin bazkaltzeko tartea egongo delarik. Prezioa, 15€ saio bakoitzeko, bazkaria barne.

 

Izena eman, AEDn, Txatxilipurdin edo lotura honetan: https://labur.eus/1l8Kx

 

“AUSORTU”AEDko gazteek eta Txatxilipurdi elkarteak lankidetzan kaleratutako ekimena da. Gazteen sormena sustatzea du helburu. Berezko duten sormen hori azaleratu, landu eta plazaratzea, horretarako diziplina ezberdinak probatzeko aukera emanez, modu gozagarrian eta puntako profesionalek gidatuta. Udazkenean jarri genuen abian, beste bi tailerrekin: Arte-plastikoei buruzkoa, Helena Azkarraga-Urizar eta Joana Mancisidorrekin, eta musikagintzari buruzkoa, Izaro Andresekin. Orain eskaintzen ditugun bi laborategiak haien jarraipena dira eta orain arte izandako emaitza bikaina ikusita azkenak ere ez dira izango. 

 (id: 8147223)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE