Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasatearraren erakusketa Aramaion jarriko da

Aramaion dauden Julio Galartak margotutako koadroen bila dabil bere elkartea

Julio Galartak 3.000 koadro inguru margotu zituen, Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen arabera. Horien bila dabil eta honezkero 1.500 katalogatu ditu. Aramaioko etxeetan ere gehiago izango direnez, horien berri baduzu, jarri harremanetan mesedez elkartearekin.

595.Julio.Galarta.Erakusketa.Kulturaten (id: 8961798)


TESTUA: JULIO GALARTA PINTOREAREN LAGUNAK ELKARTEA / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko uztailak 28, domeka

 

Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkarteak artistaren ekarpenaren inbentarioa egiteari ekin zion orain direla hiru urte, eta egun 1.500 koadro ditugu katalogatuta. Baina jakin badakigu oraindik asko jaso gabe daudela, eta ondorioz ahaleginetan segitzen dugu. Gure kalkuluen arabera, 3.000 litezke Galartak margotutakoak.


Jakina da pintore arrasatearrak modu bizian zituela atsegin Aramaioko bazterrak, eta tematika horretako koadro ugari utzi zizkigun. Horietako hainbat identifikatuta daude, baina jakin badakigu oraindik katalogatu ez diren asko etxe partikularretan geratzen direla. Eta gure ekinaldi berri batekin, Aramaio aukeratu dugu ikerketa lanaren gunea, helburu bikoitzarekin.


Lehenik, adierazi dugun bezala, bilatze lana dugu, eta batez ere Aramaioko biztanleei zuzentzen ari gatzaizkie, Galartak margotutako koadroren bat ezagutzen badute adieraz diezaguten. Elkartearekin harremanetan jar daitezke galartaelkartea@gmail.com helbidean.


Bigarren xedea da erakusketa bat antolatzea Aramaion bertan, aurtengo urrian, Sastiñan. Eta erakutsiko diren margo lanen izendatzaile komuna Aramaio izango da: inguruak, baserriak, kaleak eta abar. Beraz, Julio Galartaren obraren katalogazio osorako beste urrats ematen ari gara Aramaion, eta erakusketa tematiko berri bat eratuko dugu. Hartarako, Aramaioko Udalaren laguntza dugu antolakuntzan, eta laguntzaile moduan Arrasateko Udalarena. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik.

 

Erlazionatutako albistea:
Julio Galartaren lagunek bildutako 1.500 koadroetatik 100 ikusgai dira Kulturaten
2017ko urriaren 27an argitaratutako albistea

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE