Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ibilgailu ekologikoak eta mediku-aparailuak egiteko

600 lanpostu eskainiko ditu Mondragon Taldeko Cikautxok

Kooperatiba bizkaitarrak Inbertsioen Europako Bankuaren kreditu bat lortu berri du, hain zuzen, ibilgailu ekologikoagoak eta aparailu medikuak egiteko.

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko otsailak 11, astelehena


Cikautxo-ren egoitza nagusia Berriatuan dago (Bizkaia), Mondragon Taldekoa da, eta plastikozko piezak ekoizten ditu.


Bere produktuak automobilgintzari, etxeko elektratresnen sektoreari eta osasun arloari saltzen dizkio. Iaz 268 milioi euroko fakturazioa izan zuen.


Gainera, 2.822 pertsonak lan egiten dute Berriatua, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Errumania, Mexiko, Txina eta Indiako plantetan.


Orain dela gutxi Inbertsioen Europako Bankuaren aldetik 26 milioi euroko mailegua lortu du, hain zuzen, ibilgailu ekologikoagoak eta aparailu medikuak egin ditzan.


Horrela, Cikautxok inbertsioak egin ahalko ditu Berriatuako bere I+G+b gunean eta bertako instalazioen produkzioan. Baita nazioartean dituen plantetan ere. Horrek suposatuko du 600 lanpostu sortuko dituela datozen 4 urteetan.

 

Cikautxorekin harremanetan jartzeko


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE