Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Partekatu zure berotasuna' kanpainarekin
Siriar errefuxiatuendako 8.600 € lortu ditu Aita Menni Ospitaleak
Aita Menniko lagunek eskerrak eman dizkiete laguntza eman duten guztiei. Ekarpen hauek bildu dituzte Libanoko errefuxiatu-eremuetako pertsonendako.

595.Siriar.Errefuxiatuak.Libanon.ABCNEWS (id: 8884079)


Goiko argazkia: ABC News / Beheko argazkiak: Aita Menni / Testua: Mondraberri / 2018ko maiatzak 15, asteartea

 

'Partekatu zure berotasuna' kanpaina amaitutzat jo du orain dela gutxi Aita Menni Ospitaleak.

 

Ekimen honen helburu nagusia izan da Libanon errefuxiatutako siriarrendako laguntza biltzea.


"Eskerrik asko paziente bakoitzari, dispositibo guztietako erabiltzaileei, familiei, modu anonimoan zuen emaitzekin hurbildu zareten laguntzaile guztiei, boluntarioei eta ahizpen komunitateari".

 

535.Siriar.Errefuxiatuendako.Kanpaina1.AITA-MENNI (id: 8940665)


Horrela mintzatu da Egoitz Zabala, Aita Menni Ahizpa Osìtalarien Boluntariotza eta Gizarte Proiektuetako arduraduna Egoitz Zabala.


"Berriro erakutsi dugu gure munduan ‘kanporatuta’ dauden pertsonen mina sentitzen dugula"jkl, gehitu du.


Antolatzaileek azaldu dutenez, jasotako zenbatekoa, 8.600 euro, "berriro ere aurreikuspenak gainditu ditu".

 

535.Siriar.Errefuxiatuendako.Kanpaina2.AITA-MENNI (id: 8964573)


URDA Spain arduratzekoa zen laguntza ekonomikoa kudeatzeaz, eta besarkada bat bidali izan dio Libanoko eremuetatik Aita Menniri.


"Elkartasun tanta gara injustiziaren bidegabekeriaren aurrean, badakigu urrats gehiago egin behar duguna egiturak aldatzeko, inongo gizakirik ez dadin 'legez kanpokotzat' seinalatua izan gure herrietara iristen denean",  adierazi du Egoitz Zabalak.


Informazio gehiago behar izanez gero, edo lagundu nahi baduzu, harremanetan jar zaitezke ezabala.aitamenni@hospitalarias.es emailaren bitartez.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE