Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Neinor enpresaren eskutik

220 etxebizitza egin asmo dira Polmetasako lantegi ohian

Lursail honetatik obra-hondakinak kentzeko lanak martxan daude. Bertan 24.000 metro koadro daude eraikigarri.

595.Polmetasa.Zaharra.Eskonbroak.Jasotzen3 (id: 3054409)


Argazkia eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 4, osteguna

 

2007an San Andres Berri enpresak asmo bera izan zuen. Enpresak, baina, porrot egin zuen eta enkantean Kutxabankek lursaila erosi zuen. Kutxabankekoa zen orduan Neinor, Kutxabanken "banku txarra" deiturikoa, eta enpresa honek iazko urrian Udalari plan berezi baten zirriborroa aurkeztu zion, lursail honetan etxebizitzak egiteko.
 
Horren arabera, 154 etxebizitza eta 66 babes ofizialeko etxebizitza egingo lirateke. 
Lursail honetako 24.000 metro koadro eraikigarriak dira. Promotora honek hasieran 206 etxebizitza egitea aurreikusten zuen (107 merkatu  inmobiliarioko prezioan eta 99 babes ofizialekoak) hiru bloketan banaturik. Bide horretan, azken egunetan obra-hondakinak jasotzeko lanak martxan daude.
 

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE