Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kale-inkesta Biteri plazan

Kale-inkesta: "Zer iritzi duzu patinete elektrikoen inguruan?"

Gaurko inkestan Elena Hernandez, Josu Donnay, Nerea Nuevo eta Edwin Vitovis-ek parte hartu dute.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 14, astelehena

 

Gero eta patinete elektriko gehiago dabiltza gure herrian hara eta hona. Zein alde positibo eta negatibo ditu garraio berri honek?

 

 

150.Inkesta.Patinete.Elektrikoak.Edwin (id: 9404662)

Edwin Vitovis:

 

"Ondo daude, pertsonen mugikortasunari laguntzen diotelako batez ere eremu urbanoetan. Gainera, kutsadura gutxiago sortzen lagun dezakete".

 

"Gero eta patinete elektriko gehiago erabiltzen dira, eta oinezkoen toki berberak erabiltzen dituztenez, kontrol bat eraman beharko litzateke".

 

"Abiadura nahiko handian joaten dira, eta oinezkoentzat arriskutsua izan daiteke, batez ere haurrentzat. Soluzioa ez da patinete elektrikoak errepidetik joatea, hori ere arriskutsua delako. Agian patineteendako bide bat egin beharko litzateke".

 

"Patinete hauen erabilera printzipioz positiboa da, eta erabilera arautzen bada, garraio oso interesgarria izan daiteke herritarrentzat, erabiltzaileentzat barne". 

 

 

150.Inkesta.Patinete.Elektrikoak.Nerea (id: 9421004)

Nerea Nuevo:

 

"Patinete elektrikoa berez positiboa dela uste dut, baina bere erabilera arautu beharra dago. Nik uste hor hutsune legal bat dagoela".

 

"Patinete elektriko batzuk espaloietatik joaten dira, eta nik uste espaloiek oinezkoendako behar dutela. Arrisku puntu bat ikusten dut, eta ondorioz arau batzuk beharrezkoak dira".

 

"Horrela balitz, eta bidegorriak behar bezala egingo balira, patinete elektrikoa askoz positiboa izango litzateke, besteak beste kotxe kopurua murrizteko, etorkizunera begira hobeto".

 

"Orain patinete elektrikoek espaloitik ibiltzeko gehienezko abiadura oso altua daukate, baina errepideetan ibiltzea ere arriskutsua da. Ganorazko bidegorri bat beharrezkoa da, eta hori Arrasaten egun falta da".

 

"Larrialdi klimatikoaren harira, eta etorkizunera begira, garraio oso interesgarria izan daiteke, bizikleta den bezala".

 

 

150.Inkesta.Patinete.Elektrikoak.Josu (id: 9451370)

Josu Donnay:

 

"Patinete elektrikoen erabilera arautu beharra dago, izan ere, kontuan hartzekoa da 40 kilometro orduko abiaduran joan daitezkeela, eta ezpaloitik horrela joatea ez da txantxa".

 

"Arau batzuk jarri beharko lirateke kaskoaren erabileraren inguruan, nondik ibili beharko luketen, erabiltzaileen gutxieneko adinaren inguruan,...".

 

"Alde positiboa da energia berriztagarria erabiltzen dutela, baina jakin beharko litzateke ere nondik ateratzen den energia hori. Zalantza asko daude gai honen inguruan".

 

"Patinete elektrikoen erabiltzaileak errepidetik eta kotxeen artean ibiltzea konponbidea ez dela uste dut, arriskutsua da. Nire iritziz, onena pedalei eragitea da: kirola egiten da, ez da ezer kutsatzen,... baina ulertzen dut ere batzuek ezin dietela pedalei eragin".

 

 

150.Inkesta.Patinete.Elektrikoak.Elena (id: 9471706)

Elena Hernandez:

 

"Txarrena da kontzientzia gutxi dagoela. Nik 11 urteko haur bat daukat, eta badakit gero eta haur gehiagok patinete elektrikoa daukatela. Nire haurrak patinete normalak ditu eta orain elektrikoa eskatzen hasi da".

 

"Nire iritziz patinete elektrikoak helduentzako garraio mota bat izan beharko luke. Umeentzako gehiegizkoak iruditzen zaizkit, baina kontzientzia gutxi daukagunez, umeek beste umeei ikusitakoa gura izaten dute. Horren adibide dira ere etxeko giltzak, mobila,...".

 

"Niri printzipioz patinete elektrikoa positiboa iruditzen zait, baina berarekin ibiltzeko zona batzuk mugatu beharko lirateke".

 

"Nire koinatuak lanera joateko patinete elektrikoa erabiltzen du, baina 40 urtetik gora ditu, kaskoa eramaten du,... Garraio oso positiboa da kutsadurari dagokionean: scooterrek, kotxeek,... baino askoz gutxiago kutsatzen du".

 

"Helduek garraiotzat dute baina umeek jostailutzat dute. Oro har, Arrasatek proiektu bat behar du gai bakoitzak bere tokia izan dezan, patinete elektrikoak esaterako. Arauak eta kontzientziazioa beharrezkoak dira". 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE