Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kirol prebia
Mondrak eta Arizmendi Leintzek ostiralean jokatuko dute Mojategin
Larunbatean berriz, Ford Mugarrik Bilbora bidaiatuko du, eta Mondragon Unibertsitateak Iturripen jokatuko du ligako lehen partidua.

 (id: 8075533)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: MB Artxiboa. 2018ko urriak 10, asteazkena.

 

Ostiralean futbolarekin  hasiko da jardunaldia. Arizmendi Leintzeko neskek goizeko 12:00etan Mojategin Urola hartuko dute. Modu ezin hobean hasi dira bailarako neskak denboraldia jokatutako bi partiduak irabaziz.

 

Bestalde, Mondrako mutilek arratsaldeko 16:30ean etxean ere jokatuko dute Allerruren aurka. Garaipena beharrezkoa du Mondrak, Azkoitian Anaitasunaren aurka porrota gogorra jasan ondoren.

 

Larunbatean berriz,  Ford Mugarrik Bilbora bidaiatuko du. Jesuitas kiroldegian Deusto-Loyola unibertsitatearen aurka jokatuko dute arrasatearrek arratsaldeko 17:00etan denboraldiko lehen garaipena lortzeko asmoarekin.

 

Saskibaloiarekin jarraituz, Mondragon Unibertsitateak 2018-2019 denboraldiko lehen partidua jokatuko du Iturripen. Euskal Kopa irabazi ondoren, Universidad de Burgos taldearen aurka jokatuko dute Iñaki Ogaranen mutilek arratsaldeko 18:30ean.

 

Areto-futbolari dagokionez, asteburu honetan Mondratek atsedenaldia izango du.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE