Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bertatik hurbil Osinagako bidegurutzea dago

Radarra jartzeko seinalea ipini dute saihesbidearen eta ospitalearen artean

Abiadura kontrolatuaz ohartaraziko duen seinaleetako bat jarri dute eguerdian Zalduspeko errepidean. Oraingoz bertan ez daude radarraren kabina eta makina.

595.Radarrerako.Seinalea1 (id: 8800229)


Testua eta argazkiak: mondraberri.eus / 2019ko urriak 11, ostirala

 

Arrasateko herriguneko lau gunetan daude orain radarra jartzeko kabinak: Garibain, Araba etorbidean, Uribarri etorbidean eta Arrasate pasealekuan.

 

Gune horiei gehitu egin ahal zaizkio beste bat, zehazki ospitalearen eta Ziorla artean (lehen eta bigarren argazkietan), Osinagako bidegurutzearen inguruan.

 

595.Radarrerako.Seinalea2 (id: 8820936) 

Osinagako bidegurutzea (beheko argazkian) saihesbidearen irteeretako batean dago, eta istripu ugari izan dira bertan.

 

Egoera hori aldatu likete, handik gertu, Argatek enpresa parean (lehengo Asmobi) abiaduraren kontrolari buruzko seinale bat jarri baitute gaur eguerdian. 

 

595.Osinagako.Bidegurutzea2019 (id: 8847658) 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE