Erakusketa irailaren 8an inauguratuko da, asteazkena, eta 10era arte egongo da zabalik. Egitasmoaren aurkezpena gaur egin dute Debagoieneko Mankomunitatean, eta bertan Mikel Orobengoa, Koldo Azkoitia eta Angel Etxabe izan dira.
INEM-eko ordezkariek azpimarratzen dute langabezia-txartela berritzearen garrantzia. Bestalde, euren aurreikuspenen arabera Lan Erreformak “ez du eragin nabarmenik izango Arrasateko egunerokotasunean”.
X.E.B, 2008-04-11
Eroskik Arrasaten duen Merkataritza gunea (argazkia: X.E.B)
Lehia Babesteko Euskal Auzitegiaren lehendakari den Javier Berasategik, oinarrizko elikagaien erantzule zuzentzat jo zuen Eroski, Euskadin duen nagusitasuna ikusirik, inflazioaren igoeran eragina izan duelakoan. Eusko Legebiltzarrean, zegokion batzordean eginiko agerraldian, Berasategik saltoki handiak ezartzeko dagoen legedia baliorik gabe uztea eskatu zien alderdi politiko ezberdinetako kideei Arrasateko talde kooperatiboak etekina ateratzen dion "oligopolio" egoerari amaiera emateko.
Auzitegiaren arduraduna denak, txikirazko merkatuaren banatze sistemak oligopolio zentzu garbiak erakusten dituelakoan dago, 2003. urteko datuen arabera Eroskik merkatuaren ia %40a baitu Gipuzkoa eta Bizkaian eta %50a Araban.
Berasategiren aburuz, egoera hau saltoki handi berrien irekiera oztopatzen duen lege multzoak sortu du. Eroskiren lidergotzak eta txikirazko saltokien kontzentrazio handiak, saltoki handien irekiera oztopatzen duten legeekin batera, eragina izan zuten pasa den urten Euskal Autonomia Erkidegoan izan zen elikagaien inflazioan, %7,3, eta estatuan izan zutena baino nabarmen handiagoa izatean %6,6. Honen ondorioz, Arrasate estatuko herririk garestiena izango litzateke elikagaiak erosteko orduan, Donostia eta Bilborekin batera.
Ondorioz, legedi malguago baten beharra azpimarratu zuen, besteak beste ordutegi eta irekiera egunei dagokionez. Gainera jai-egunetan ez ireki ahal izatea lehiaren aurkako politika onartezina dela eta ondorioak gizarteak, kontsumitzaileek pairatzen dituztela adierazi zuen. Eskaintza handitzeak, prezioen merketzea eta lanpostu berrien sorrera dakar; gaur egungo legediak ordea aukera hau galarazten du, auzitegiaren lehendakariaren arabera.
Azkenik, udalek gai honetan duten garrantzia ezin handiagoa dela gogoratu zuen Javier Berasategik. Horrexegatik auzitegia erne egongo dela esan zuen udal ezberdinek hirigintza ez dezaten saltoki handi berrien aurkako politikatzat erabili.