Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Debagoieneko Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea egingo du zapatuan
“Etxebizitza duin baten aldea – Por una vivienda digna” lemapean, hitzordua goizeko 12:00etan izango da Seber Altube enparantzan.

Isei Barbero / Argazkiak:  MB artxiboa / 2013ko urtarrilak 2, asteazkena


 

300 (id: 8138161)Debagoieneko Kaleratzeak Stop plataformak mobilizazioekin ekingo dio estreinatu berri dugun 2013. urteari.  Izan ere, euren sumindura islatu eta “konpromiso zehatzak” eskatzeko, datorren zapatuan -hilak 5-  elkarretaratzea egingo dute Arrasaten.  “Etxebizitza duin baten aldea – Por una vivienda digna” lemapean, hitzordua goizeko 12:00etan izango da Seber Altube enparantzan, eta 20 minutu inguruko iraupena izango du.  Bertan parte hartzeko deia Debagoieneko herri guztietako herritar, alderdi politiko, sindikatu, instituzio, elkarte eta mugimendu sozialei luzatzen diete.

 

Finantza-botereek diseinatutako esklabotasun era honekiko gure desadostasun osoa adierazi nahi dugu, eta herritargoak gauza bera egitea da gure helburua”, adierazi dute plataformako arduradunek.  Euren hitzetan “herritar asko esklabotasun horren menpe daude, eta Debagoiena ez da salbuespena”.  Testuinguru honetan, norberak bere slogan propioa karteltxoetan idaztera animatu nahi dute jendea.

 

Kaleratzeak Stop plataforma sinadurak batzen ari dela gogorazi beharra dago, eta momentuz Euskal Autonomi Erkidegoan 25.000 batu dituzte, esku artean dituzten datuen arabera horietatik 3.500 inguru Debagoienekoak direlarik.  “Gure azken helburua 500.000 sinadura batzea da”, adierazi dute.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE