Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondragon Unibertsitateak kultur ekimen bat jarriko du martxan ostiral gauetan
“No more boring Fridays” (“Ez ostiral aspergarri gehiagorik”) goiburuarekin, Enpresa Zientzien Fakultateak kultur jarduerak antolatuko ditu. Ostiral honetan hasiko da Josu Bergararen kontzertuarekin.

MONDRABERRI / Argazkiak:  blogseitb.com / 2011ko martxoak 15, asteazkena



300 (id: 8129590)“No more boring Fridays”, “Ez ostiral aspergarri gehiagorik”. Hau da Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko azken apustuaren goiburua. Ekimen honek, ikasleen eskutik, saio kulturalak prestatu nahi ditu ostiral gauetan unibertsitate esparruaren barruan. Jarduera kulturalak dira, kontzertuak, bakarrizketak, antzerkiak edo hitzaldiak, zenbait ostiraletan, 20:30etatik 22:30etara gutxi gorabehera, eta doan.

Ekimenaren xedea unibertsitatea bere espazio akademiko eta ikerketakotik ateratzea da, jendearengana hurreratzeko, horiek izanik ikasle, langile edo unibertsitatetik kanpokoak, baina jarduera programatu horretan interesa dutenak.

 

 

No more boring Fridays’ datorren ostiralean abiatuko da, martxoaren 18an, 20:30etan, Josu Bergararen kontzertu batekin, Fakultatean bertan. Josu Bergara abeslari eta musikagile euskalduna da, zuzenean aritzeaz, eta grabatzeaz gainera, sareak erabiltzen ditu musika ezagutarazi eta harremanak egiteko.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE