Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Joseba-Oihan bikotea izan da txapeldun

14 neska-mutikok Doke Txapelketan parte hartu dute

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko apirilak 13, zapatua

 

SUDC elkarteak antolatuta, Arrasateko ohitura zahar hau berritu egin da gaur goizean, eguraldia lagun.

 

7 bikotek parte hartu dute guztira, hau da, 14 neska-mutiko aritu dira nor baino nor Kondekuako zelaian. 12-13 urte arteko parte-hartzaileak izan dira.

 

Finalean Joseba-Oihan bikoteak 26-19 irabazi dio Garazi-Nahiara bikoteari. Aldi berean, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidan, Nora-Oxel bikoteak 27-24 irabazi dio Ane-Laia bikoari. Ondorioz honela geratu da podiuma:

  • Txapelduna: Joseba-Oihan
  • Txapeldunordea: Garazi-Nahiara
  • 3. postua: Nora-Oxel
  • 4. postua: Ane-Laia

Parte-hartzaile guztiek animoak eta txaloak jaso dituzte ekitaldiaren amaieran. Gainera, SUDCek esku zabal, edatekoak eta jatekoak banatu ditu bertaratu diren herritarren artean.

 

Aurrera begira, gogoratu datorren astean Elkarteen Arteko Doke Txapelketa jokatuko dela Kondekuan bertan, hamaiketakoa jokoan.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE