Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
60 boluntario aritu dira ibilbidean zehar

300 mendizalek parte hartu dute AibA! martxan Besaidek antolatuta

Argazkiak: Gontzal Landa Herbias eta Besaide Mendizale Elkartea / Testua: GLH / 2019ko ekainak 9, domeka

 

Besaide Mendizale Elkarteak antolaturik, eta zehazki bertako 7 laguneko lantalde batek antolatuta, 300 mendizale martxan jarri dira goizeko 7:00etan Biteri plazatik. Batzuek 'Mari' bidea egin dute eta beste batzuek 'Azpiko'. Guztiek sufritu dute baina konpainia onak, anoa-postuek edota paraje ederrek sufrimendua arindu diete. Aipatzekoa da 60 boluntario inguruk ere posible egin dutela gaurko ekitaldia.

 

Parte-hartzaile batzuek erritmo bizian egin dute ibilbidea, eta beste batzuek erritmo lasaiagoan, guztiek mendian gozatuz era batera nahiz bestera. Eguraldia lagun izan dute, izan ere, ateri eutsi du azken parte-hartzailea Biterira itzuli den arte. Ondoren euria hasi du.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE