Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
OINTXE! UDALEKUETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
Aurten ere Ointxe!-k udako campusak antolatuko ditu: bata Arrasaten bertan egingo da eta bestea Orion.

 (id: 7931918)Testua eta argazkia: Ointxe. 2018ko apirilak 20, ostirala.


IV. Ointxe!- Arrasaten udalekuak


Eneko Mataren gidaritzapean, aisialdirako denbora eta saskibaloira zuzendutako astebeteko saskibaloi udalekuak.

Noiz, ekainak 26 (16:00etan hasita) – ekainak 30 (14:00ak arte)

Ordutegia: 10:00 - 18:00

Izen ematea:    55€ etxean bazkalduta, 95€ kanpusean bazkalduta

Adina: LH 3tik hasi eta DBH4 arte.

Izen emate epea: Ekainak 10


Orion udalekuak


Ointxe! taldeak antolatuta eta Eneko Mataren gidaritzapean, Orion astebeteko egonaldia, saskibaloia eta multikirola uztartuko dituen saski kanpusean. Egun hauetan saskibaloia, igerilekua eta beste aisialdiko ekintza batzuk egingo ditugu. Leku mugatuak egongo dira eta izen emateak zerrendaren arabera onartuko dira.

Noiz: Uztailak 9 eta 15 bitartean. Astelehen eguerdian sartu eta domeka eguerdian irten.

Izen ematea: 295€.

Adina: LH5etik hasi eta DBH4 arte.

Lekua: Orioko ikastola   

Izen emate epea: Ekainak 10

Zalantzetarako edo izen emateko telefonoa: 629.804.782. Bestela, idatzi mezua: ointxe@ointxe.eus. Izenemate kopuru mugatua duenez, izenemate ordena hartuko da kontuan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE