Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Alderdi denek ''hilketa bidegabeak'' salatu dituzte

Iñaki Etxabe eta German Agirreren hilketak gogoratu ditu Udalbatzak

Udaletxeko talde guztiek adostutako adierazpen instituzionala atzoko plenoan irakurri zen. "Udal honen konpromisoa da memoria eraikitzea, gure herrian indarkeriaren injustizia pairatu duten pertsona guztien sufrimendua aitortzetik".

392.Inaki.Etxabe.German.Bengoa (id: 8044432)


BEHEKO TESTUA: ARRASATEKO UDALA / Goiko argazkiak: familiak / 2018ko azaroak 7, asteazkena

Arrasateko Udalak gogora ekarri gura ditu Iñaki Etxabe Orobengoaren hilketa bidegabea, Batallón Vasco Españolen egina 1975eko urriaren 5ean, eta German Agirre Irasuegiren hilketa bidegabea, eskuin muturrak egina urte bereko urriaren 12an.


Gure iritzia da udal honen konpromisoa dela memoria eraikitzea, gure herrian indarkeriaren injustizia pairatu duten pertsona guztien sufrimendua aitortzetik.


Denon lana da zerbait egitea bizikidetza inklusiboa lortzeko eta egitea modu baketsuan, eta konpromisoa hartzen dugu lan hori egiteko.


Begiratu gura diogu Arrasateren etorkizunari, elkarrekin eta elkarrekin bizitzen.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE