Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Portabicis.com taldeko jubenilak Gipuzkoako klasikan lehiatu dira asteburuan
Arrasateko sei txirrindularik hartu dute parte Gipuzkoako klasikako XXIII. ekitaldian, Espainiar estatuko hainbat txokoetatik etorritako txirrindulariekin batera.

Ibai Trebiño / 2017-04-25

Asteburuan lehiatu den Gipuzkoako klasikako XXIII ekitaldian paper nabarmena egin dute bertan aritu diren portabicis.com taldeko txirrindulariek. Maila handiko proba da Gipuzkoako klasika, izan ere estatu osotik iritsitako txirrindulariek parte hartzen ohi dute proban.

120 kilometroko ibilbidearen gainean lehiatu zen lasterketa eta azkenean Unai Iribar, Euskadiko ordezkaria izan zen azkarrena Zegamako helmugan, lauko kideko ihesaldian sprinta irabazita. Ia 6 minutura sailkatu zen lehen arrasatearra,  Iñigo Aramburu 45.postuan eta ondoren Portabicis taldeko Andoni Azkarate (57.) helmugaratu zen. Asier Azkaratek 63. postua erdietsi zuen eta Liher Unzueta 65. sailkatu zen.
 
 (id: 8540204) 

Datorren zapatuan Amurrioko II sari nagusia lehiatuko dute portabicis taldeko txirrindulariek, Euskal Herria trofeoaren barruan.

Bestalde, kadete mailako Dorletako Amako neskak Barrundian (Araba) lehiatu dira asteburuan, Arabako txapelketari zegokion lasterketan. Etxebarri Urtupiña eta Ozaeta lotzen zituen 46 kilometroko ibilbidean, Xubane Garai izan zen Eroski taldeko txirrindularirik azkarrena, 27. postuan sailkatuta. Amaia Martitegik irabazi zuen proba, Maria Brizuela sprintean garaitu ostean eta Garazi Estebez atxabaltarra 5. sailkatu zen Ozaetako helmugan.  
 
Infantilak eta alebinak Antzuolan
 
Dorletako Amako infatil eta alebin mailako txirrindulariak Antzuolan aritu dira asteburuan eta Jon Otxoa (11.) izan da gure ordezkaririk onena infantil mailako lasterketan.
 
Maiatzaren 1ean Bergaran arituko dira gure alebin eta infantilak. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE