Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Azaroaren 8an eta 9an
Arrasateko pilotari gazteek lan handia izango dute asteburuan
Ostiralean Gipuzkoako Banaka txapelketa lehiatuko da, eta larunbatean eskolartekoa.

Testua: Arrasate Pilota Taldea. 2019ko azaroak 7, osteguna.

 

Ostiralean Uarkape pilotalekuan arratsaldeko 20:30etatik aurrera bi partida egongo dira Gipuzkoako Banakako Txapelketaren barruan. Lehen partida alebinen mailakoa izango da, eta Llodiok jokatuko du Ilunpeko pilotari baten aurka. Arrasateko ezkertiarrak partida polita eskainiko du. Ondoren infantilen tartea iritsiko da, Madina Olaldeko pilotariaren kontra lehiatuko da.

 

Larunbatean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako partidak jokatuko dira Uarkape pilotalekuan. Arratsaldeko 15:30etan hasiko dira partidak,  eta bai asteburu honetakoak zein hurrengo zapatukoak jokatuko dira,  hurrengokoak aurreratu behar izan direlako. Horrela zapatuan benjaminetan lau partida jokatuko dituzte gure pilotariek Oñatiko talde desberdinen aurka. 16:30etik aurrera berriz,  Zubia, Atxa, Zalama, Kerejeta eta Alberdi  alebinak Eskoriatzako taldeen kontra arituko dira.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE