Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua
Imposible procesar la plantilla:FreemarkerTemplate: menus/path.html Page: menus/path.html. Expression path is undefined on line 12, column 10 in default/menus/path.html.
   

Amaiak muxu handi bat eman die gerrako eta gerraosteko emakumezko biktimei

Amaia Udal Antzokian aurkeztu da “Arrasate 1936: Emakumea, Gerra eta Errepresioa” dokumentala. 600 herritar baino gehiago bildu dira. Omenaldi hunkigarria jaso dute dokumentalean testigantza emandako pertsonek.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko irailak 18, asteartea

 

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak dokumental berri bat egin du: “Arrasate 1936: Emakumea, Gerra eta Errepresioa”. Gaur ikus-entzunezkoa aurkeztu da, hain justu, ekitaldia errepresaliatutako emakumeei omenaldia izan delarik.

 

590.Gerra.Errepr.Aurk.Herri (id: 7985244)Amaia Udal Antzokian: 600dik gora herritar elkartu dira dokumental historikoaren aurkezpen publikoan.

 

590.Gerra.Errepr.Aurk.Begir (id: 8009626)Lehenbiziko lerroan: Dokumentalaren aurkezpenean izan dira dokumentalerako testigantzak eman zituzten emakume ausartak.

 

Klikatu hemen dokumentalaren aurrerapena ikusteko

 

 

590.Gerra.Errepr.Aurk.Julia (id: 8149100)Ordezkaritza instituzionala: Inazio Azkarragaurizar Larrea alkateak eta Marina Bidasorok (Aldundiko Giza Eskubide eta Memoria Historikorako zuzendari nagusia) eskerrak eman dizkiete, bai testigantza eman duten pertsonei, baita Intxorta 1937ri, isilarazitako historiaren zati hau argitzeagatik.

 

590.Gerra.Errepr.Aurk.Ain1 (id: 8165681)

Ain_1 musika taldeak “Amantalen ahotsak” abestia eman du zuzenean.

590.Gerra.Errepr.Aurk.Dantz (id: 8187613)

Ohorezko aurreskua: Maddi, Lierni eta Jone gazteek ohorezko aurreskua eman diete omenduei, txistu doinuz eta dantzaz.

 

590.Gerra.Errepr.Aurk.Muxu1 (id: 8208677)

Muxu handi eta lore sorta bana: Dantzari gazteek berotasuna eman diete urte luzez hotz handia jasan zuten emakume hauei.

 

590.Gerra.Errepr.Aurk.Negar (id: 8232846)Hunkigarria: Herritarrek tristura, haserrea, barregurea eta kemena sentitu dituzte dokumentala ikus-entzuterakoan. Omenaldia hunkigarria ere.

 

Adierazi behar da Julia Monge, Juan Ramon Garai eta Nekane Arrazolak lan egin dutela boluntarioki dokumental hau egi bihurtzeko. Horretan lagun izan dituzte: Dragoi Produkzioak, Gaztetxeko lagunak, Shot! estudioa eta Julia Mongek aurkezpenean gogoan izan dituen guztiak.

 

Dokumentu historiko hau diruz lagundu duten herritarrek doan jaso ahal izan dute Amaian. Baina beste herritarrentzat ere eskuragai dago, bai Ttukun kopisterian, Eya elektratresna dendan, Hiper Eroskiko Prentsa Txokoa kioskoan edota intxorta.org  webgunean.

 

 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE