Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Batez ere LHko 5. eta 6. mailakoentzat

Ateak zabalik ditu Arrasate Eskubaloik kirol honekin gozatu nahi dutenentzat

Arrasate Eskubaloi elkarteak antolatuta, ateak zabalik dituzte neska-mutiko guztiek. Josu Herrerok, Ford Mugarriko kapitainak, gidatu egingo ditu entrenamenduak martxoaren 28tik aurrera.

595.Entrenak.Harrobia.ARRASATE-ESKUBALOI (id: 7795604)


Kartela eta portadako irudia: Arrasate Eskubaloi / Testua: GLH / 2017ko martxoak 20, astelehena

 

Deialdia batez ere Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasturteetako neskatila-mutikoei zuzenduta dago, baina beste adin batzuetako lagunak ere ongi etorriak izango dira.

 

Ez da beharrezkoa esperientzia izatea, eta asuntoa da eskubaloiaz ahalik eta gehien gozatzea.

 

"Gustuko badute, datorren urtera begira infantileko talde bat sortu genezake, eta ez badute gustuko ba ez da ezer pasatzen".

 

Entrenamenduak Josu Herrero lehen taldeko kapitainak gidatuko ditu,eta martxoaren 28tik aurrera izango dira.

 

Iturripeko kiroldegi estalian egingo dira, astearteetan ordubetez, arratsaldeko 18.30etik 19.30era.

 

Arrasate Eskubaloi Instgramen 

 

@arrasateeskubal  


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE