Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Debagoiena Eredu. Zabortegirik Ez!]
Zabortegiko asmoaz informa dezala eskatu dio Plataformak Mankomunitateko lehendakariari
Gaur eguerdian Debagoiena Eredu. Zabortegirik Ez! plataformako hainbat kidek Mankomunitatearen egoitzan sarrera eman diote bertako lehendakariari zuzendutako gutun bati. Gutunaren bitartez, Epeleren gaineko asmoaz hainbat galdera egiten dizkiote.

595.Mankomunitatean.DEBAGOIENA-EREDU (id: 7829543)


Testua, goiko argazkia eta portadakoa: Debagoiena Eredu. Zabortegirik Ez! plataforma / 2016ko martxoak 8, martizena

 

Debagoieneko Mankomunitateko Lehendakari zaren Unai Elkoro Oianguren jauna:

 

Idatzi honen bidez,  Debagoieneko Mankomunitateko lehendakari zaren heinean, zuregana zuzentzen gara ondorengo kezkak AZALTZERA eta kezka horiek sortzen dizkiguten galderei BIDE EMATERA.

 

Debagoiena eredu, Zabortegirik ez! plataforma sortu da GHK-ko hainbat ordezkarik Epeleko hondakindegi “ez arriskutsu”-ra Gipuzkoako zabor nahasia (modu  egokian, hau da gaika, bildu EZ diren hondakinak) ekartzeko aukera aipatuz egindako adierazpenek ziotenekin erabat gure desadostasuna eta kontrakotasuna kaleratzeko eta GHK-k dituen asmoei buruz herritarra informatzeko.

 

Komunikabideetan adierazpenak egon egon izan diren arren, hauek aipatu bezala GHK-ko Foru Aldundiko ordezkariak direnen ahotik soilik entzun ditugu. Debagoieneko Mankomunitateak ere GHK-n hiru ordezkari dituen eta azken erabakia berea den unetik, jakin gureko genuke eta, ondorioz,  ESKATZEN DUGU ondorengo galderei erantzuna  epe laburrenean ematea.

  • Tratatu al da GHK-ko batzarren batean Epelera Gipuzkoako zaborrak ekartzearen inguruko gaia?
  • Jaso al du Debagoieneko Mankomunitateak GHK-tik edota beste instituzioren batetik Epelen Gipuzkoako zabor nahasia ekartzeko eskaerarik?
  • Zein da, eskaera jaso bada, Debagoieneko Mankomunitateko lehendakariaren jarrera? Orain arte jaso ezean, baina eskaera  aurrerantzean jasoz gero,  jakin gureko genuke zein izango litzatekeen lehendakariaren eta Mankomunitatearen jarrera?

Laster batean galderei erantzuna eman eta epe labur batean zuen berri izango dugulakoan adeitasunez agurtzen gara.

 

Erantzuna emateko  korreo elektronikoz egin dezakezue: debagoienaeredu@gmail.com.

 

Dena den, gurekin egon gureko bazenute, prest gaude bilera bat egiteko

 

“Debagoiena eredu Zabortegirik Ez” plataforma

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE