Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko uztailak 4, asteazkena
Arazo eta gai ezberdinen inguruan hitz egin digute gaurko inkestatuek, San Andresen egindako inkestan:
Maite Izurrategi:
“Egoera oso txarto dago, eta konponbideak oso gaizki. Murrizketak ez dira konponbidea. Gobernatzen dutenek beste jokabide bat izan beharko lukete”.
Reyes García:
“Atez atekoak ez nau gehiegi konbentzitzen. Baina auskalo, agian denborarekin pozik egongo gara atez atekoarekin”.
“Hortaz gain, taberna bat daukat Alde Zaharrean, eta hornitzaileak haserre daude peatonalizazioarekin. Nik ez daukat arazorik. Peatonalizazioa oinezkoentzat erosoa da, baina hornitzaileentzat ez. Ikuspuntuaren araberakoa da”.
Leire:
“Espaloiak txarto eginda daude edo egoera txarrean daude. Ondorioz, oinezkoak estropezu egiten dute, eta euria egiten duenean busti egiten dira, baldosak ez daudelako ondo finkatuta”.
“Hortaz gain, Udalaren arreta herritarrekiko txarra da, ez du nahikoa laguntzen eta herritarren esku uzten du ia dena. Arrasateri orokorrean 4’5eko puntuazioa emango nioke”.
“Txinatar komertzio guztiak itxi beharko lituzkete, eta fundamentuzko dendak jarri, prezio konpetitiboekin”.