Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Familia jolasean' programaren saio berri bat, domeka honetan
Martxoaren 19an burutuko da 'familia jolasean' programaren saio berri bat Okendo Ludotekan. Bestalde, Arrasateko Ludoteken Zerbitzuak irteera antolatu du Oriora, apirilaren 19tik 21era.

Ibai Trebiño / 2017-03-15

 

Familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko asmoarekin, 'Familia jolasean' ekimena urtarrilean jarri zuten martxan eta domeka honetan, martxoak 19 (17.30etatik-19.30ak arte, doan), ospatuko du aurtengo ekitaldiko hirugarren saioa.

 

Gazteria Udal Sailak antolatuta, 0-8 urte arteko haurrei eta bere familiei dago zuzenduta programa, beti ere aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta.

 

Oriora txangoa

 

Arrasateko Udaleko Ludoteken Zerbitzuak irteera antolatu du Oriora, apirilaren 19tik 21era. LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago txangoa eta ez da beharrezkoa ludoteken bazkide izatea, beraz herriko haur guztiek izango dute izena emateko aukera.

 

Orioko aterpetxean lo egitea aurreikusten dute antolatzaileek, itsasoaz gozatu eta milaka ekintza egingo dira.

 

Irteeraren prezioa 55 eurokoa da eta izena eman behar da martxoaren 27a baino lehen,  Ludoteketan edo Gazte Bulegoan.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE