Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Galizian eta Mendaron aritu dira ziklistak

Asteburu paregabea Dorletako Ama Txirrindulari Eskolarentzat

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak: Dorletako Ama TXE / 2018ko uztailak 9, astelehena

 

Txirrindulari arrasatear gazteak sasoi betean iritsi dira udako lasterketetara. Asteburuan Espainiako txapelketa korritu dute Galizian Xubane Garai kadeteak eta Gari Alexolaleiba infantilak, euskal selekzioaren elastikoa soinean.

 

 (id: 8037104)

Bikain aritu dira biak ala biak. Xubaneren taldea bizkorrena izan da taldekako erlojupekoan, urrea poltsikoratuz. Errepideko taldekakoan ere podiumera igo dira, hirugarrenak gelditu ostean. Banaka, ostera, seigarren gelditu da Xubane, erruberan zulatua jaso eta gero.

 

 (id: 7831073)

 

Infantiletan, Gari Arexolaleibaren taldeak ere paper bikaina burutu du, taldekako erlojupekoan hirugarrenak sailkatu eta brontzea eskuratuz. 

 (id: 7878310)

Hori dena gutxi ez, eta Andoni Azkarate jubenila ere podiumeko koskarik gorenera igo zen zapatuan, Mendaroko Javier Ezenarro Memorialean. Arrasatearrak 2 ordu eta 12 minutu behar izan zituen 84 km-ko ibilbidea osatzeko. Portabicis taldeko Liher Unzuetako ere oso lan duina egin zuen, Andonirengandik 35 segundora helmugaratu eta seigarren postuan sailkatuta.

 

 (id: 8082605)

Azkenik, larunbatean Arrasaten ospatutako lasterketan, Unax Sanchez izan zen herriko ordezkaririk bizkorrena, ordubete eta 31 minutuko denbora lortuta. 29. postuan helmugaratu zen Unax.

 

Datorren asteburuan ere errepidean izango dira gure ziklista gazteak. Zapatuan Legorretan lehiatuko dira, Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko txapelketan. Domekan, berriz, Nafarroako Aiegi herrira abiatuko dira, Euskal Herria Torneoko lasterketa jokatzera.

 

Zaila dirudien arren, ea pasa den astean bezalako emaitzak lortu eta harrobi paregabea daukagula erakusten duten beste behin. Animo gaztiak!!

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE