Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Fabrika zaharra 2014an bota zuten

Polmetasa zaharreko obra-hondakinak jasotzen hasi dira

Enpresa arrasatearrak bere industria-jarduera San Andresen 2008ra arte garatu zuen. Ordutik esparru honetan gorabehera batzuk izan dira.

595.Polmetasa.Zaharra.Eskonbroak.Jasotzen2 (id: 9909802)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 29, zapatua

 

Enpresa arrasatearraren San Andresko fabrika 50etako hamarkadan eraiki zuten, eta bertako jarduera funtzionamenduan izan zen 2008ra arte. Hain zuzen, apirilaren 7an eraikina eraisten hasi ziren. 

 

Bertan etxeak eraikitzeko asmoa izan zuen San Andres Berri SLek, baina "krisi ekonomikoaren eraginez" enpresak hondoa jo zuen.

 

595.Polmetasa.Zaharra.Eskonbroak.Jasotzen3 (id: 9994381)

 

Gainera, Cordoba y Oro kaleko auzotar ugarik egitasmo horren aurkako sinadurak aurkeztu zituzten, plazaren zati bat kentzea aurreikusten zuelako eta eraikinen altueragatik. 2010ean lau gaztek okupatu zuten eraikinetako bat.

 

2014ko apirilaren 7an, azkenik, eraikinak eraisten hasi zen Excavaciones Besaidek. Hala ere, ez ziren obretako eskonbro denak eraman eta bertan jarraitu zuten.

 

Horrek arazo batzuk eragin ditu, eta hainbat auzotarrek kexak aurkeztu dituzte, tartean arratoien presentzia. Harritzarrak, zaborra eta bestelakoak jasotzeko lanak oraintsu hasi dituzte. 

 

595.Polmetasa.Zaharra.Eskonbroak.Jasotzen1 (id: 9933883) 

Erlazionatutako kale-inkesta:
Kale-inkesta: “Zer egin behar litzateke Polmetasa zaharreko orubean?”
2014ko ekainaren 30ean argitaratutako edukia

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE