Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kirolari onenari eta ibilbideari sariak, hurrenez hurren

Dragoi Gimnasia Taldea eta Arantzazu Zubiak jaso dituzte Arrasateko Kirol Sariak

Herritarren bozka gehien jaso dituzte talde honek eta Arantzazu Zubiak (talde honen sortzailea eta entrenatzaile). Sari banaketa udaletxean ospatu berri da.

 (id: 8850263)Testua: mondraberri.eus / Argazkiak: Marijo Simón / 2019ko ekainak 6, osteguna

Kirol Sariak banatu berri ditu Udalak pleno-aretoan egindako ekitaldian. Urtero legez, bi sari ezberdin eman dira: 2019ko kirolari onenaren saria batetik eta kirol ibilbidearen saria bestetik. Biak hala biak herritarrek bozka bidez erabaki dituzte. Aurten ia 300 lagunek hartu dute parte 2019ko sarituak erabakitzeko.

 (id: 8867050)Kirolari Onenari Saria: Arrasate Dragoi gimnasia taldea

Hautagai zerrenda luze batetik, aurtengoan Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea izan da herritarrek 2019ko kirolari onenaren saria jasotzeko gehien bozkatu dutena.

Aipatu taldea 1999. urtean sortu zen, eta gaur egun honezkero adin ezberdinetako 100 kirolari baino gehiago biltzen ditu. 2008-2009 ikasturtean, Elena Lanuzaren eskutik, kirol taldeak aerobic modalitatea gehitu zuen eta orduz geroztik,  urtetan zehar hainbat eta hainbat lorpen izan dituzte. Esate baterako, urtero lortzen dute Espainiako txapelketarako txartela. Sari honen bitartez, beraz, Arrasatek zein arrasatearrek, urtetan egindako lanari aitortza egin diote.

Dragoi taldearekin batera, ondorengoak izan dira 2019ko beste hautagaiak:

  • Aitor Fernandez
  • Istar Dapena
  • Jonathan Perez
  • Irene Murua
  • Malen Ruiz de Azua
  • Arrasate Arlutz Xake Taldea
  • Maialen Axpe


 (id: 8881568)Ibilbideari Saria: Arantzazu Zubia

Hain zuzen Dragoi Gimnasia Taldearen entrenatzaile eta sortzailea den Arantzazu Zubiak jaso du, herritarren bozkekin, ibilbide onenaren saria.

Arantzazu 1967ko uztailaren 25ean jaio zen Arrasaten eta betidanik gustatu izan zaio gimnasia erritmikoa, horregatik txikitatik hasi zen kirol hori praktikatzen. Entrenatzaile izan aurretik, 1980. urtean Euskadiko txapeldun izan zen eta hain zuzen gimnasta izateari utzi zionean, 18 urterekin, entrenatzaile lanetan hasi zen, orduan Gimka Gazela izena zuen elkartean. Elkarteak izena behin eta berriz aldatu zuen arren, berak entrenatzaile lanetan jarraitu zuen; Arrasate kirol elkartea, Arrasate gimnasia taldea, eta gaur egungo guztiok ezagutzen dugun Arrasateko Dragoi Gimnasia Kirol Taldea. Arantzazu bera izan da kirol elkarte honen fundatzailea. Entrenatzaile gisa hasi zenean, 10 lagun inguruk osatzen zuten taldea, baina, orduz geroztik, taldekide kopuruak nabarmen egin du gora, baita haien lorpen eta garaipenek ere. Horregatik guztiagatik, herriak zein herritarrek Zubiaren lana balioan jarri eta goraipatu dute sari honen bitartez.

Arantzazu Zubiarekin batera, ondorengoak ziren Ibilbideari Sarirako beste hautagaiak:

  • Mariano Arrieta (hilondoko titulu bezala)
  • Karmelo Bergaretxe
  • Arrasate Atletiko Taldea
  • Jon Basurko
  • Maria Jose Gil


Kirol Sariak


"Kirola interes publikoko jarduera soziala izanik - adierazi du Udalak - eta jakinik, gainera, urtetik urtera Arrasaten gero eta herritar gehiagok egiten dutela kirola, 2016an Kirol Sariak ekimena berreskuratu zuen Udalak".

 

Orduz geroztik urtero ekitaldi berezi hau antolatzen du, horren bitartez, "kirol alorreko jarduerak bultzatu, sustatu edota emaitza nabarmenak jasotzen dituzten kirolari zein elkarteen lana balioan jarri eta aitortzeko".

 

Aurreko urteetan sarituak izan ziren, esaterako: Eneko Carrascal, luzera jauzian Espainiako txapelduna izandakoa, Herrero-Azpiazu familia, urteetan zehar Arrasaten eskubaloia sustatzeagatik, Malen Ruiz de Azua pertika jauzilaria, Izar Bedia saskibaloi jokalaria, Patxi Gorosabel, errugbia bultzatzeagatik edota Zaldibarko Futbito Txapelketa.

 

Zorionak aurtengo irabazleei eta sariak lortzeko merituak egin dituzten beste guztiei ere!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE