Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Garirekin arrakastatsu ekin diete Kooltur Ostegunei
200 lagunetik gora izan ziren atzo gaztetxean Hertzainak taldeko Gari entzuteko. Kontzertu teknikoa eta ezberdina eskaini zuen publikoaren aurrean, proiekzioekin eta guzti.

595.1 (id: 8133841)

 

K.C.- 2010/11/05

 

Atzo eman zitzaion hasiera Kooltur Ekintza kultur elkarteak hilabete honetarako martxan jarri duen Kooltur Ostegunak ekimenari. Hasiera eman zitzaion eta ez edonola; izan ere, Hertzainak taldeko abeslaria izandako Gari izan genuen geure artean. Musikari legazpiarraren emanaldiak 200 lagunetik gora bildu zituen gaztetxean eta giro aparta izan zen.

Adin ezberdinetako jendea zegoen ikusleen artean, gazteak eta helduak hurbildu ziren kontzertura eta guztiek Garik eskainitako emanaldiaz disfrutatu zuten; Hertzainak taldearen ibilbideari zegokien abestien bertsioekin eta baita Gariren abestiekin ere. Kontzertu ezberdina izan zen atzo gauekoa; batetik, bere kantuetan gitarrak eta doinu elektronikoak nahastu zituen, proiekzio koloretsuekin eszenatokian; bestalde, Hertzainak-en betiko abestiak jo zituen ere.

16 Lore bere azken diskoa ekarri zuen Garik Arrasatera eta honen ildotik, rock musika lasaia eta sentimenduz betea jo zuen atzokoan musikariak. Ez ziren falta izan Amets, Aitormena edo beste zenbait betiko abesti. Jendea gustura geratu zen kontzertuarekin, nahiz eta zenbaitzuk beste zerbait espero zuten hasieran. Dena dela ere, jende ugari bildu zuen Garik atzoko Kooltur Ostegunean eta txalo artean agurtu zuten legazpiarra.

595.2 (id: 8165982)

 

Kooltur Ostegunak azaroa guztian zehar izango dira. Giroa eta musika ez dira faltako kultur elkarteak prestatutako egitarauarekin eta hurrengo ostegunean, hilak 11, The Snobs taldea izango da gaztetxean, gaueko 22:00etatik aurrera. Talde hau Donostiatik dator eta rock&roll biziaz girotuko du gaurko gaua.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE