Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko Udaleko webgunean, Amaia Antzokiko sarreran.
Humanity Herriz-herri Arrasate, sinfonia kooperatiboaren sarrerak salgai
150 abeslarik eta Arrasateko Orkestrak Jon Sarasuak eta Fernando Velazquezek sortu dituzten abestiak interpretatuko dituzte.

 (id: 8058746)Testua eta argazkiak: TuLankide. 2019ko otsailak 11, astelehena.

 

Arrasateko Udalaren webgunean, Amaia Antzokiko sarrerak loturan, daude salgai otsailaren 22an eta 23an egingo den ekitaldiaren sarrerak. 

 

https://ticket.kutxabank.es/amaiaarrasate/public/janto/

 

Ikuskizun handia izango da, besteak beste, 150 abeslarik eta Arrasateko Orkestrak Jon Sarasuak eta Fernando Velazquezek sortu dituzten abestiak interpretatuko dituzte zuzenean. Ekitaldia Pili Kaltzada kazetari eta aurkezleak gidatuko du eta ez dira faltako antzezle ezagunak eta bertsolariak. Hitzordua, ostiralean eta zapatuan, Amaia Antzokian, arratsaldeko 7:30tik aurrera. Era berean, txistularien laguntzarekin, nahi duen orok, zazpietan herriko plazatik kalejiran abiatuko dira antzokira.

 

Humanity at Music, sinfonia kooperatiboaren iragarkia

 

Era berean, aurreko larubatean, hilaren 2an hasi eta datorren astelehenera arte luzatuko dira proiektuaren iragarkiaren grabazioak. Getxoko Artea Eroskin, HUHEZIn, Laboral Kutxan eta Fagor Arrasaten egingo dira grabazioak eta iragarkia otsailaren 20an estreinatuko da. Iragarkiaren helburua da, urte osoan zehar Humanity at Music proiektuaren ekitaldi erraldoia iragartzea, Buesa Arenan, irailaren 14a, lurrikara kooperatiboa gerta dadin. 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE