Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udako Mondraberri Argazki Lehiaketara

3 zaletasunen inguruko argazkiak aurkeztu ditu Jose Antonio Tenak

Argazkiak: Jose Antonio Tena Guinaldo / Testua: mondraberri.eus / 2019ko irailak 5, osteguna

 

Hiru zaletasun ezberdinen inguruko irudiak bidali dizkigu arrasatear honek: BTT txirrindularitza, turismo kulturala eta jaietako apar-festa. Argazkiak Extremaduran eta Zamoran eginak dira. 

 

Argazkiak aurkezteko epeak zabalik jarraitzen du, eta gogoratu parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal dituela gehienez. Iudiak mobilarekin, argazki kamerarekin edo bestelako gailuekin egin daitezke.

 

Argazkiak mondraberri@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira abuztuan edota irailean, irailaren 15a baino lehen, eta argazki(ar)ekin batera, ondoko datuak bidali:

-Argazkiaren titulua
-Egilearen izen-abizenak
-Kontakturako telefono zenbakia
-Argazkiaren inguruko komentario bat 

Udako VII. Mondraberri Argazki Txapelketaren irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du Udala auzoko Larrinetxe jatetxearen eskutik. Animatu eta parte hartu!  


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE