Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kirol prebia
MU eta Mondrate Euskal Kopan ariko dira, eta Mondra ligan
Pixkanaka Arrasateko taldeak denboraldi berrian murgiltzen ari dira.

 (id: 8152556)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: MB artxiboa. 2018ko irailak 13, osteguna.

 

Mondrak etxean jokatuko du denboraldiko bigarren partidua, lehenengoa bere zaleen aurrean. Bergaran derbya berdindu ondoren,  Jorge Davilaren eta Ander Romeroren mutilek  Zarautz hartuko dute Mojategin. Partidua larunbatean jokatuko da goizeko 12:00etan.

 

Bestalde, Mondragon Unibertsitatea Euskal koparen bigarren norgehiagoka jokatuko du. Oraingoan  Urretxura bidaiatuko du talde arrasatearrak Goierri-Iparralde 2020 taldearen aurka jokatzeko. Etxean Easori irabazi ondoren, garaipenaren ibilbidetik jarraitzeko aukera du Iñaki Ogaranen taldeak.

 

Bukatzeko, Mondratek 2018-2019 denboraldiko lehen partidu ofiziala jokatuko du Euskal kopan. Arrasateko taldeak derbya jokatuko du Eskoriatzaren aurka. Norgehiagoka igandean arratsaldeko 17:00etan Eskoriatzan izango da Manuel Muñoz kiroldegian. Antxon Isasmendi entrenatzaile berriaren estreinaldia izango da.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE