Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
"Zeuk iñ zeuk jan" bazkariak 700 pertsonatik gora bildu du
Azokan egin dute bazkaria koadrillek eta sekula izandako parte-hartzaile kopuru handiena izan du aurten.
  (id: 8151991) 
Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño / 2016-06-25

Arrasateko koadrillek hitzordua izan dute Sanjoaneko jaietan. Azken urteetan bezala, "Zeuk iñ zeuk jan" bazkaria ospatu baitute ehunka pertsonek, umore onean eta adiskidetasunean. Janzaleek paella on batekin gozatzeko aukera izan dute, baita Udalak jarritako sagardo kupela dastatzeko parada ere, eta bazkalostean haurrentzako jolasen txanda heldu da.      
 
 (id: 8170182) 
Herriko plazan egitea aurreikusita bazegoen ere, aurtengo ekitaldia Azokan ospatu da -horrelako ospakizunetan babes planak ezarritako neurriak errespetatze aldera-. Ekitaldiak sekula izandako arrakasta handiena lortu du aurten gainera; 2013. urtean 380 lagunek hartu zuten parte, iaz 552 herritarrek, eta aurten zifra hori gainditu egin da; 731 herritarrek eman dute izena eta horietatik 200 bat erreserban geratu dira. Halere, izena eman zuten guztiontzat lekua bermatzen saiatu da azken egunotan Udala eta horri esker, bazkaria egundoko atxikimendua jaso du aurten ere.
 
 (id: 8320308) 
 (id: 8210171) 
 (id: 8225582) 
 (id: 8240853) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE